Deusto Business Alumnik Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente emerituaren hitzaldiarekin itxiko du bere mendeurrena

Naiara Tobalina, Agustín Garmendia, José María Guibert eta Álvaro de la Rica izango dira DBAren mendeurreneko ekitaldiaren buru

2022ko azaroak 24

Paraninfoa eta Paraninfoaren ondoko klaustroa

Deusto Business Alumni-DBAk mendeurreneko ekitaldiak ostiralean, azaroak 25, itxiko ditu, topaketa berezi batekin. Ekitaldi horretan, 13:00etatik aurrera, estatuko, erkidegoko eta akademiako agintari gorenak eta Deusto Business Schooleko ikasle ohiak bilduko dira. DBA Estatuko elkarte zaharrena da, eta Unibertsitatearen eta enpresa eta elkarte munduaren arteko harreman bide garrantzitsua.

Agustin Garmendia DBAko presidenteak aurkeztuko du bilera, eta Naiara Tobalina elkarteko zuzendari nagusiak zuzenduko du. Ekitaldian hitz egingo du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente emerituak ponentzia bat eskainiko du, eta José María Guibert errektorearen eta Antonio España (SJ) jesuiten Espainiako probintziako presidentearen hitzek emango diote amaiera ekitaldiari.

Ospakizuna amaitzeko, bazkari-koktel bat egingo da 14:30etik aurrera Paraninfoko klaustroan. Gaur egun Deusto Business Schoolen integratuta dauden La Comercial eta ESTEko 600 ikasle ohi baino gehiago izango dira.