Deusto Business Alumnik Enpresa mailako goi-bilera antolatu du Donostian mendeurrena ospatzeko, 250 pertsona baino gehiagorekin

DBA Enpresa arloko topaketa Donostian

2022ko irailak 29

Donostiako Campusa

Irailaren 29an, Donostiako Loiola Centrum-en, 9:00etan, DeustoBusiness Alumniren Enpresa mailako goi-bilera izan zen, Deusto Business Schooleko ikasle ohien elkarteak aurten mendeurrena ospatzen duela-eta antolatu diren berariazko ospakizunen barruan. Izenburu hau izan zuen: Euskal industria eta zerbitzu aurreratuak Euskadin, pandemia ondorengo suspertzearen funtsezko eragile.

Ekitaldiaren hasieran, Deusto Business Schooleko dekano Álvaro de la Ricak eta Deusto Business Alumniko presidente Agustín Garmendiak hitz egin zuten. Lehenengo atalari amaiera emateko, Mari Jose Arangurenen laguntza izan zuten, Orkestrako zuzendari nagusi eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedradunarena.

Ondoren bi eztabaida-mahai antolatu ziren. Lehenengoan, lagun hauek izan genituen: Ana Beobide, Petronorreko kontseilaria; Idoia Bengoa, Talde Gestión-eko zuzendari nagusia eta kontseilaria; Ignacio Muñoz, Angulas Aguinaga-ko CEOa; eta Iñigo Ucín, Mondragón Corporación-eko presidentea. Moderatzailea Jon Toledano izan zen, Donostiako PwC-ko bulegoko bazkide arduraduna.

Bigarren mahaian, hauek elkartu ziren: Izaskun Larrañaga, Grupo Lacor-Ibili-ko kontseilari delegatua; Miren Loyola Zuloaga, Velatiako zuzendari korporatiboa; eta Jon Uriarte, All Iron-eko bazkide sortzailea. Moderatzailea Amaia Ayastui izan zen, Berrikuntza eta Kanaletako zuzendaria Kutxabank-en.

Amaiera ekitaldira hurbildu zen Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.

Amaitzeko aperitibo bat hartu ahal izan zen Foro aretoan, eta parte hartzaileek eta bertaratuek hizketan jarraitu ahal izan zuten.

Ekitaldiak Mendeurrenaren babesle diren enpresen laguntza izan zuen: Accenture, AON, BBVA, CaixaBank, Elkargi, Agirre Bizkaitar Fundazioa, Iberdrola, Kutxabank, Minersa, Petronor, PKF Attest, Price Waterhouse Coopers, Seguros Bilbao eta Surne.

Mendeurreneko hurrengo ekitaldia Londresen izango da azaroaren 3an, 18:30ean, Trinity House-an.

 Irudien galeria ikusteko

 Streaming-eko grabazioa ikusteko