2011eko ekainak 14
Bilboko Campusa
Ildo horretatik, Turismoko Paradoreak erakundea, 90 hotel-establezimendu izan eta asko erreserba naturaletan eta eraikin historikoetan kokatuta dituenak, lehenengo erakundea izan da Deusto Alumnirekin lankidetzan aritzeko interesa erakutsi duena. Turismo-establezimenduetako deskontuez gain, hitzarmen horrek praktikak egitea, Enplegu Foroan eta beste ekitaldi batzuetan parte hartzea, eta prestakuntzako beste proiektu batzuk aurreikusten ditu.
Enpresa berriak joango dira Deusto Alumniren katalogoan sartzen. Akordioak sinatzen hasita daude aseguru-etxeekin, kontsumo handiko enpresekin eta hotel-kateekin, baita etengabeko prestakuntza eta networkinga sustatzeko beste erakunde batzuekin ere.