Deusto Alumnik lankidetza hitzarmena sinatu du Turismoko Paradoreekin

Deusto Alumnik lankidetza hitzarmena sinatu du Turismoko Paradoreekin, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien elkarte horretako kideei paradoreetan abantaila bereziak eskaintzeko. Plataforma bat aurkeztuko da era ofizialean datorren urrian, bazkideei zerbitzu bereziak eskaintzeko. Une honetan, zerbitzuen katalogo bat diseinatzen ari dira, baita jardueraren weba ere.
Berriak

2011eko ekainak 14

Bilboko Campusa


Ildo horretatik, Turismoko Paradoreak erakundea, 90 hotel-establezimendu izan eta asko erreserba naturaletan eta eraikin historikoetan kokatuta dituenak, lehenengo erakundea izan da Deusto Alumnirekin lankidetzan aritzeko interesa erakutsi duena. Turismo-establezimenduetako deskontuez gain, hitzarmen horrek praktikak egitea, Enplegu Foroan eta beste ekitaldi batzuetan parte hartzea, eta prestakuntzako beste proiektu batzuk aurreikusten ditu.

Enpresa berriak joango dira Deusto Alumniren katalogoan sartzen. Akordioak sinatzen hasita daude aseguru-etxeekin, kontsumo handiko enpresekin eta hotel-kateekin, baita etengabeko prestakuntza eta networkinga sustatzeko beste erakunde batzuekin ere.