Zine dokumentalaren zikloaren beste saio bat egingo da Deustuko Unibertsitatean, "El juicio de Gourougou" filmarekin

Kartelaren argazkia

2023ko otsailak 16

Bilboko Campusa

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Deusto Campusek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearekin batera, "Migrazioak eta Giza Eskubideak" zinema dokumentalaren zikloaren beste saio bat egingo dute datorren ostegunean, otsailak 16, "The Gourougou 's Trial" ("Gourougouren epaiketa") dokumentalaren proiekzio eta solasaldiarekin. Saio horien helburua da Unibertsitatea gizarte zibilera hurbiltzea, migrazioaren errealitateari buruzko ikusgarritasuna ematea eta eztabaidatzea, ezagutza modu kolektiboagoan eraikitzea ahalbidetuz.

Saioa 12:00etatik 14:00etara egingo da Bilboko Campuseko Eraikin Nagusiko Garate Aretoan, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da. Dokumentalaren proiekzioa amaitu ondoren, solasaldia egingo da, eta parte hartzaileak hauek izango dira: Mahmoud Traore, Ceutako lekuko migratzailea; Marisa Amaro, Gem Doudou Melillako ekintzailea eta Gustavo de la Orden, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko kidea, moderatzaile lanean. 

Garate Aretoko saio presentzialerako zein ekitaldia online jarraitzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea esteka hauen bidez: 

 

“The Gourougou 's Trial” (2022) dokumentalaren sinopsia, 36':

Bi migratzaile afrikarrek, giza eskubideen arloko bi abokaturen laguntzaz, Espainiako agintariei aurre egin behar diete, Giza Eskubideen Europako Auzitegian beren eskubideak eskatzeko.