2022ko urriak 27
Bilboko Campusa
Datorren ostegunean, urriak 27, “Siriako gatazkaren errealitatea, bakearen eta gatazkaren eraikuntzatik” jardunaldia egingo da Deustuko Unibertsitatean. Ekitaldia 10:00etatik 13:30era izango da, CRAIko Ellacuria aretoan. Antolatzailea Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioa da, Deustorekin, Jesusen Konpainiaren Loyola Plataformarekin, Alboan elkartearekin, Loiola Etxearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Irekiera instituzionalaren ondoren, Susana Mangana Uruguaiko Unibertsitate katolikoko Islamaren eta Arabiar Munduaren Katedrako zuzendariak “Origen sociopolítico del conflicto en Siria” hitzaldia eskainiko du eta, ondoren, Ane Irazabal Ekialde Hurbilean espezializatutako kazetariak eta Lesbosko Janari Duinaren aldeko Zaporeak elkarteko ordezkari batek honako gai hau jorratuko dute:
“Giza Eskubideen errealitatea, gerra baten ondorioz”.
Ruba Hassan akademiko siriar eta kultur bitartekariak hitzaldia emango du: “Realidades de las mujeres sirias frente al conflicto”. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako Patxi de la Fuentek “Patrocinio Comunitario como modelo alternativo de acogida” hitzaldia emango du. Jardunaldiaren amaiera instituzionala 13:15ean egingo da. Jardunaldia irekia da; hala ere, antolaketa arrazoiengatik, bertaratzeko interesa dutenek izena eman behar dute esteka honen bidez. Kontsultak egiteko, jarri harremanetan 747 459 848 zenbakiaren edo javierfernandez@fundacionellacuria.org helbide elektronikoaren bidez.