Pertsona ardatz duen berrikuntza aztergai, Deustuko Unibertsitatean

“Ekintzailetzari buruzko Deustuko Solasaldien” VII. edizioan, hitzaldiak, mahai ingurua eta dinamika bat izango dira, proiektu berritzaileek sortzen duten gizarte eraginaren inguruan

Ekintzailetzari buruzko Deustuko Solasaldien

2022ko irailak 28

Donostiako Campusa

Irailaren 28an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean pertsona ardatz duen berrikuntzaren inguruko jardunaldia izango da, Ekintzailetzari buruzko Deustuko Solasaldien VII. edizioan. Gizarte izaera nabarmena duten Innoguneko (Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean) hiru startupek beren proiektuen bidez pertsonen bizitzan eta garapenean nola eragin daitekeen azalduko dute dute. Zuekinn, Batbitahiru eta Maite Mateo pertsona ardatz duen berrikuntzaz arituko dira. Gainera, Maria Lambarrik, Deustuko Unibertsitateko Eragile Ekonomiko eta Sozialekiko Harremanetarako Unitatearen zuzendariak eta Garbiñe Henryk, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendariak, ekimen horien gizarte eragina aztertuko dute. 

Hitzaldiez eta mahai inguruaz gainera, gizarte eraginaren inguruko dinamika bat ere izango da jardunaldian.

Eguna: irailak 28, asteazkena.
Ordua: 10:00-11:45
Tokia: Foro Aretoa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.

Ekintzailetzari buruzko Deustuko Solasaldiak gogoetarako gune bat da, gizarte errealitatea ikasgeletara hurbiltzearen garrantzia azpimarratu nahi duena, Deustuko Unibertsitateko ikasleek beren ingurunea hobetzen parte hartu dezaten, ekonomia eta gizartea eraldatzeko eragile bihurtuta.