2025eko azaroak 07
Donostia-San Sebastián
Eguna: azaroak 7, ostirala.
Ordua: 09:45.
Tokia: Foro Aretoa, Larramendi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean “Herritartasun inklusiboaren eredua eraikitzen” jardunaldia izango da datorren azaroaren 7an, Loiolaetxea Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko (egitaraua). Jardunaldia goizeko 09:45ean hasiko da, irekiera instituzionala emango baitiote Marta Silvano Loiolaetxeko zuzendariak eta Maria Jose Aranguren Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordeak. Ondoren, 10:15ean, lehen elkarrizketa mahaia izango da: “Jesusen Lagundiaren ibilbidea gure testuinguruan harrera komunitarioko eredu bat eraikitzeko”. Mahaia Elisa Garcíak dinamizatuko du, eta bertan parte hartuko dute José Javier Pardo SJ, Karmele Villarroel, Dala Alaisa eta Claudia Fernándezek.
12:30ean, bigarren elkarrizketa mahaia izango da: “Gizarte inklusioaren eta espetxe justiziaren ibilbidea, gure testuinguruan herritartasun inklusiboko eredu bat eraikitzeko”. Mahaiaren dinamizatzailea Ane Ferran Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa izango da eta parte hartzaileak, Felix Arrieta, Iker Uson, Marian Moreno eta Txelu Platero. Jardunaldia 14:15ean amaituko da, Javier Montes SJ Loiolaetxeko langileak jasoko dituen ondorioekin.
Loiolaetxea 2001ean sortu zen, Jesusen Lagundiaren Euskal Herriko gizarte entitateek erabaki zutenean gizarteratze prozesuetan esku hartzeko espazio alternatibo bat eskaintzea Gipuzkoan, bereziki espetxe ondorengo gizarteratzeari begira.