2026ko ekainak 15
Donostia-San Sebastián
Ekainaren 15ean, astelehena, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak eta Adype Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkarteak antolatutako 2026ko Arizmendiarrieta Sariak banatzeko ekitaldia egin zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Euskal mugimendu kooperatibistaren bultzatzaile Jose Maria Arizmendiarrietaren humanismo kristauan inspiratutako Enpresa eredu inklusibo parte-hartzailearen (MIPE) balioak eta printzipioak arrakastaz aplikatzen dituzten Gipuzkoako enpresak eta erakundeak aitortzeko sortu dira sari horiek. Hauek izan dira aurtengo sarituak: Bellota Herramientas (enpresa); Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua (sozietate publikoak) eta Hurkoa Fundazioa (irabazi asmorik gabeko erakundeak).
Sariak banatu aurretik, mahai-inguru bat egin zen, “Balio humanistak XXI. mendeko enpresan” izenburupean, Aloña Velasco kazetariak moderatuta, eta hizlari hauek mintzatu ziren: Patxi Agirre, Gautenako presidentea, 2025eko Arizmendiarrieta Saria; Josu Goñi, Lanik-eko I+G+b-ko zuzendaria, 2025eko Arizmendiarrieta Saria; eta Pablo Núñez, KL katealegaiako zuzendari nagusia, 2025eko Arizmendiarrieta Saria. Ekitaldia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreorde Mª Jose Arangurenek inauguratu zuen, eta Arizmendiarreta eta Ignazio Loiolakoaren figuren garrantzia azpimarratu zuen: “Deustuko Unibertsitatean sustrai komun bat partekatzen dugu ondare horrekin. Ezin dugu Arizmendiarrietaren figura ulertu Loiolako San Ignazioren eraginik gabe. Biak barne bizitza sakonak mugitutako ekintza gizonak izan ziren, mundua eraldatzeko pertsonen prestakuntza eta eraldaketa beharrezkoa dela ulertu zutenak. “Ignaziok zioen bezala, «maitasun gehiago jarri behar da obretan hitzetan baino», eta gaur saritzen ditugun hiru erakundeak dira konpromiso sozial bihurtutako maitasun horren froga hautemangarria".
Unai Anduezak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatuak, eman zion amaiera jardunaldiari.
Arizmendiarrieta sariak
Arizmendiarrieta Sarien helburua da egoitza edo lantokia Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan duten enpresa eta irabazi asmorik gabeko erakundeen artean beren kategoriako enpresetan eredu inklusibo parte hartzailean gomendatutako balioak eta/edo kudeaketa praktikak aplikatzeagatik nabarmentzen diren erakundeak aitortzea. 2020an hasi ziren EAEn eta Nafarroan eta, ondoren, EAEko probintzia bakoitzera zabaldu ziren. Gaur egun, honako hauek dira kategoria posibleak herrialde desberdinen araberako aldaketa txikiekin, dimentsioaren arabera:
1- ETEak, hau da, 50 eta 250 langile arteko enpresak.
2- 250 langile baino gehiago dituzten enpresa handiak.
3- 25 langile baino gehiago dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeak..
4- Sozietateak eta erakunde publikoak.