2026ko maiatzak 30
Bilbao Donostia-San Sebastián
Deustuko Unibertsitateak Ateak Zabaltzeko Jardunaldia antolatu du, bereziki batxilergoko lehen mailako ikasleentzat. Larunbat honetan izango da, maiatzak 30, Bilboko eta Donostiako campusetan, aldi berean.
27/28 ikasturterako eskainiko diren gradu eta gradu bikoitz berriez gain, berrikuntza nagusia sarrera prozesua azarora aurreratuko dela da. Beraz, data hori hartu beharko dute kontuan etorkizuneko ikasleek Deustuko Unibertsitatean tokia ziurtatzeko. Orientazio akademikorako une erabakigarri honetan, erakundeak gazteen bidelagun izan nahi du beren kezketara ongien egokitzen den profila aurkitzeko prozesuan, unibertsitate ingurunearekiko harreman zuzena sustatuz.
Aholkularitza pertsonalizatua
10:00etatik 13:00etara, Unibertsitatea aholkularitza pertsonalizaturako gune bihurtuko da, eta etorkizuneko ikasleek xehetasunez ezagutu ahal izango dituzte eskaintzen diren 50 gradu eta gradu bikoitzak, honako arlo hauetan: Enpresa, Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Politika, Hizkuntzak, Komunikazioa, Hezkuntza eta Kirola, Gizartea, Teologia, Ingeniaritza eta Osasuna.
Fakultateetako eta unibertsitate zerbitzuetako arduradunek ikasketa planei, sarrera prozesuari, nazioarteko programei, lan irteerei eta eskolaz kanpoko jarduerei buruzko zalantzak argituko dituzte. Informazio saioen osagarri, bisita gidatuak antolatu dira instalazio, laborategi eta espazio komunak erakusteko. Jardunaldira joateko, aldez aurretik izena eman behar da helbide honetan: deusto.es/puertasabiertas
2027/ 28 ikasturteko berrikuntzak
27/28 ikasturterako berrikuntzen artean, hiru gradu bikoitz berri daude, guztiak Bilboko campusean: Zuzenbidea + Kriminologia, Psikologia + Kriminologia eta Gizarte Lana + Kriminologia. Era berean, Deustuko Unibertsitateak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Datuen Zientziako eta Adimen Artifizialeko gradu bikoitza eskainiko du, Donostiako campusean, eta Lehen Hezkuntzako + Gizarte Hezkuntzako gradu bikoitza, Bilboko campusean.
Eguna: 2026ko maiatzaren 30a, larunbata.
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
Tokia: Donostiako eta Bilboko campusak.
Izen emateak: deusto.eus/ateirekiak