Deustuko Unibertsitateak informazio saioen kanpaina hasi du, 2024-25 ikasturteko gradu eta gradu bikoitzen eskaintza ezagutzera emateko

Informazio saioak aurrez aurre eta online izango dira, azaroaren 6tik abenduaren 14ra bitarte

Sesiones informativas monográficas

2023ko azaroak 06

Bilboko Campusa Donostiako Campusa Gasteizko Egoitza

Deustuko Unibertsitateak informazio saioen kanpaina hasi du, unibertsitateko etorkizuneko ikasleei 2024-25 ikasturteko gradu eta gradu bikoitzen eskaintza ezagutzera emateko. Jardunaldiak jakintza arloen arabera antolatu dira eta azaroaren 6tik abenduaren 14ra bitarte izango dira, arratsaldez. Modu birtualean eta aurrez aurrekoan izango dira, Osasun arloko ikasketetan izan ezik, horietan aurkezpena online izango baita. 

Datorren ikasturteko berrikuntzen artean, Zuzenbideko + Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradu bikoitza dago, Bilboko campusean eskainiko dena. Bokazio politikoa duten legelariak prestatuko ditu. Gaur egungo gertaeren inguruko interesa duten pertsonei zuzenduta dago, eta ikuspegi zabala eta dimentsio askotako jakintza emango die, etorkizunean gobernuen, enpresen eta erakundeen lidergoa izan dezaten. 

Horrekin batera, Bilboko campusean Ingeniaritza Matematikoko gradua eskainiko da. Arlo hori etengabe ari da garatzen, teknologia aurrera egiten ari delako eta gero eta arazo konplexuagoak konpondu behar direlako. Gradu honetan, etorkizuneko ikasleek matematika eta teknologia uztartuko dituzte, hainbat sistema fisikoren portaera aztertu, proposatu, kontrolatu eta aurreikusteko: klima, trafikoaren kudeaketa, domotika, ibilgailuen eta makinen bibrazioak eta motelgailuak... Enpresek asko eskatzen duten profila da.

Donostiako campusak, bestalde, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Digital Business Intelligence (Deusto Business Analytics Programme) gradua eskainiko du datorren ikasturtean. Programa sendo honen bidez, ikasleek negozio eredu eta estrategia berriak identifikatzen ikasiko dute, Big Dataren analitikaz baliatuz, marketinean, finantzetan edo logistikan. Mundu digitalean eta datuen arteko harremanetan interesa duten pertsonei zuzendutako prestakuntza da. Enpresaren ikuspegi globala eskaintzeaz gainera, digitalizazioak hainbat esparrutan dituen eraginak landuko ditu eta, horrela, datu base handien analisian adituak diren pertsonak prestatuko ditu.

Informazio saioetan, irakasleek eta ikasleek Fakultate bakoitzean eskaintzen diren graduetako ikasketa planak, onarpen prozesua, praktikak, nazioarteko truke programak eta unibertsitateko bestelako jarduerak azalduko dituzte, besteak beste. 

Informazio gehiago: Informazio saioak | Deustu