2023ko otsailak 09
Bilboko Campusa Donostiako Campusa Gasteizko Egoitza
Deustuko Unibertsitateak Ateak Zabaltzeko aurrez aurreko Jardunaldia antolatu du berriro, datorren larunbaterako, otsailak 11, Donostiako eta Bilboko campusetan eta Gasteizko Egibide-Deusto egoitzan, etorkizuneko ikasleei orientazioa eskaintzeko eta beren profilera ongien egokitzen den gradua edo gradu bikoitza aukeratzen laguntzeko. 10:00etatik 14:00etara, etorkizuneko unibertsitate ikasleek Deustuk eskaintzen dituen 50 gradu eta gradu bikoitzen xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzte. Hainbat arlotakoak dira graduak: Enpresa, Zuzenbidea, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Hizkuntzak, Komunikazioa, Hezkuntza eta Kirolak, Gizarte gaiak, Teologia, Ingeniaritza, eta Osasuna. Gasteizko Egibide-Deusto egoitzan, Industria Digitaleko gradu dualari buruzko informazioa eskainiko da soilik.
Unibertsitateko fakultateetako eta zerbitzuetako arduradunak etorkizuneko ikasleen eta familien eskura egongo dira, 23/24 ikasturteko gradu eta gradu bikoitzen inguruan izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko: ikasketa planak, sarrera prozesua, praktikak, nazioarteko programa, lan irteerak, irakaskuntzaz kanpoko jarduerak, hizkuntzak, bekak, ostatua... Ohi den bezala, bisita gidatuak ere antolatuko dira, campuseko instalazioak ezagutzeko.
2023-24 ikasturteko berrikuntzak
Datorren ikasturteko berrikuntzen artean, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitza dago. Gainera, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ingelesez eskaintzen hasiko da. Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko gradu bikoitza Bilbon ez ezik, Donostiako campusean ere eskainiko da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitz berria Bilboko eta Donostiako campusetan eskainiko da eta nazioarteko sistema politiko, ekonomiko, juridiko eta sozio-kulturaletan adituak izanik, gure erakundeek mundu globalean dituzten erronkei aurre egiteko gai izango diren pertsonen gero eta behar handiagoari erantzuten dio. Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko gradu bikoitzak, Donostian eskaintzen hasiko denak, gatazka globaletako profesionalak eta nazioarteko juristak prestatuko ditu, nazioarteko eta gobernuetako erakundeetan eta enpresa pribatuetan lan egiteko, besteak beste, lankidetzaren esparruan, nazioarteko segurtasunean, aholkularitzan edo bulego juridikoetan.
Eguna: otsailak 11, larunbata
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
Tokia: Donostiako eta Bilboko campusak eta Gasteizko Egibide-Deusto egoitza.