Deustuko Unibertsitateak aniztasuna besarkatzen du eta norbere burua izatearen balioa aldarrikatzen du LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean (ekainaren 28a)

Unibertsitateak ospakizun honekin bat egiten du Aniztasun Unitateak bultzatutako sentsibilizazio-ekintza baten bidez, eta Bilboko eta Donostiako campusetan ortzadar-pegatinak eta eskumuturrekoak banatuko dira.

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

2026ko ekainak 24

Bilbao Donostia-San Sebastián

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, urtero ekainaren 28an ospatzen dena, Deustuko Unibertsitateak, Aniztasun Unitatearen bidez, bere konpromisoa berresten du eskubideekin, aniztasunarekin eta berdintasunarekin, ingurune seguru, inklusibo eta diskriminaziorik gabeko unibertsitate baten alde eginez.

Egun honek 1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Greenwich Village auzoan dagoen Stonewall Inn pub-ean gertatutako matxinada gogorarazten du; LGTBI+ komunitatearen ohiko topagunea zen leku horretan.

Garai hartan, homosexualitatea oraindik legez kanpokoa zen Estatu Batuetako leku askotan, eta, ondorioz, ohikoak ziren horrelako establezimenduetan egindako polizia-sarekadak. Hala ere, ekainaren 28ko goizaldean, hainbat agentek bereziki oldarkorrak izan ziren miaketak egin zituzten eta homosexual izatearen susmoa zuten pertsona guztiak atxilotu zituzten. Horren ondorioz, jendea kalera atera zen protesta egitera, eta horrek Harrotasunaren lehen martxaren sorrera ekarri zuen.

Campusetako ekintza sinbolikoa

«Aniztasuna besarkatuz: zu izatearen harrotasuna» lelopean, Unibertsitateak sentsibilizazio-ekintza bat egingo du ekainaren 24an eta 25ean, 09:00etatik 13:00etara, Bilboko eta Donostiako campusetan ortzadar-pegatinak eta eskumuturrekoak banatuz.

  • Bilboko campusa: Aniztasun Unitatea
  • Donostiako campusa: Deusto Campus

Unibertsitateak unibertsitate-elkarte osoa gonbidatzen du hurbildu eta bere ortzadarra jasotzera, maitasunaren, aniztasunaren, ekitatearen eta inklusioaren ikur gisa. Deuston aniztasuna bizi, partekatu eta ospatzen da.