2023ko urriak 23
Bilbao
Deustuko Unibertsitatean, 2019ko Oñatiko Adierazpena bultzatzeko III. Jardunaldiak egin da urriaren 23an, "Elkarrizketa soziala eta lan-politikak adostea aldaketarako tresna gisa" izenburupean. "Nahi dugun lanaren etorkizuna: eztabaida globala" biltzarrari jarraipena eman nahi dion topaketa hau 2019ko apirilean egin zen Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) mendeurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren babesarekin.
Idoia Mendia lehendakariordeak inauguratu du ekitaldia, eta, besteak beste, Félix Peinado LANEk Espainian duen bulegoko zuzendariak eta Sami Tahri Tunisiako Langileen Batasun Orokorreko Komunikazio arduradunak hartu dute parte. Sami Tahri erakunde horrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen 2015ean, UTICA patronalarekin, abokatuen sindikatuarekin eta Tunisiako Giza Eskubideen Ligarekin batera.
Topaketa horren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Oñatiko Adierazpena aurkeztu zuen, eta handik gutxira erregistratu zen ofizialki LANEren Genevako egoitzan, EAEk ospakizun garrantzitsu horretan egindako ekarpen gisa. Adierazpen horrek adierazten zuen Eusko Jaurlaritzak konpromiso instituzionala duela lanaren nazioarteko zuzenbidea eta lan-zuzenbidearen dimentsio sozial desberdinak errespetatzen dituen lan-harremanen ereduarekin.
Horren ondorioz, eta pandemiaren aurkako testuingurua gorabehera alor horretan izandako aurrerapenak baloratu eta eztabaidatzeko, 2022an "Euskal ETEak lan-munduaren eraldaketen aurrean: lanaren kalitatea erreformen testuinguru batean" jardunaldia egin zen, Oñatiko GIJIk eta EHUk antolatuta, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan.
Oraingo honetan, III. Jardunaldi hauek lan-munduaren erronkei buruzko eztabaida informatua eta plurala bultzatzeko helburuarekin antolatu dira, eta, zehazkiago, zentzu hertsian negoziazio kolektiboari eta zentzu zabalean elkarrizketa sozialari dagokienez.
Bizi kalitatea hobetzea
2019ko Oñatiko Adierazpenaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailburuordetzak hainbat lege- eta politika-ekimen ezarri ditu bere eskumenen esparruan, EAEko lanaren kalitatea hobetzen laguntzeko. Neurri horiek honako uste honetatik abiatzen dira: negoziazio kolektiboaren sustapena, gizarte-eragile guztiei irekitako oinarrizko elkarrizketa zabala, eta pertsonek enpresetan parte har dezaten eta gizarte-ikaskuntza bultzatzea funtsezko tresnak dira lanaren kalitatea hobetzeko eta, horrekin batera, LANEk adierazitako norabidean gizarte-eraldaketa zabalagoa egiteko.
Oñatiko IISJk eta Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUrekin eta LANErekin lankidetzan, antolatutako III. Jardunaldien helburua gizarte-eragileek eta Eusko Jaurlaritzak (EJk) arlo horretan bultzatutako esperientzia nabarmenenak aurkeztea, eztabaidatzea eta haien balantzea egitea da, bai eta Europako eta Hego Mediterraneoko testuinguruan esperientzia konparatua kontuan hartzea ere. Horrekin, erantzun nahi zaio, era berean, LANEk berak berriki hartu duen ekimenari, hau da, "Elkarrizketa Sozialari buruzko Txostena Negoziazio kolektiboa, berreskuratze inklusibo, iraunkor eta erresilientea lortze aldera" (2022) argitaratzeari (2022), gizarte-eragile guztiei irekitako ikuspegi batetik aztertuz eta gure nazioarteko ingurunean arlo horretan egiten diren garapenei arreta jarriz, gaian aditu handien laguntzarekin, norabide onenean aurrera egiteko asmoz.
Jardunaldien inaugurazioa urriaren 23an, astelehenean, izan da da, 9:00etan. Hizlariak: Gema Tomás, Deustuko Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Félix Peinado, Espainiako OIT Bulegoko zuzendaria; Idoia Mendía Cueva, lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua; Sabine Frerichs, IISJko zuzendari zientifikoa; eta José Manuel Martín, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko dekanorde koordinatzailea. Programa osoa.
Lanari buruzko ikerketa soziolegala
Urriaren 23an bertan, Oñatiko Adierazpena Bultzatzeko III. Jardunaldien osagarri, Ikerketa Mintegia egin da: "Eraldatzen ari den munduan egiten den lanari buruzko ikerketa sozio-legalaren ikuspegi berriak". Ekitaldia arratsaldeko 16:30ean hasi da Txurruka Aretoan.
Graduondoko ikasleei eta ikertzaile gazteei zuzenduta egon da, lan-munduko errealitate berrien azterketara, horien erregulaziora eta gobernantzara ikuspegi sozio-legaletik hurbiltzeko aukera emanez, bai eta ikerketa-arlo horretako hurbilketa metodologiko berrietara hurbiltzeko ere, besteak beste, lan-zuzenbidean, gizarte-eskubideetan, enpresaren zuzenbidean, lan-harremanetan, negoziazio kolektiboan eta lanaren soziologian.
Mintegia 20 eta 25 parte hartzaile arteko talde batek osatu dute. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek gidatu du, eta nazioarteko espezialista nabarmenek parte hartu dute.