Desinformazioari eta adimen artifizialari buruzko mahai-ingurua izan da Deustuko Unibertsitatean, Onda Vascako kazetarien eta Komunikazioko graduko irakasle eta ikasleen artean

Onda Vasca mahai-ingurua

2025eko abenduak 03

Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, abenduaren 3an, Onda Vascako kazetarien eta Komunikazioko graduko irakasle eta ikasleen arteko topaketa egin zen. Jardunaldiak komunikazioaren arloko desinformazioaz eta adimen artifizialaz hitz egiteko balio izan zuen eta bertan izan ziren Txema Gutierrez, Onda Vascako prime time-ko aurkezlea; Ángel López, Noticias irrati-taldeko zuzendaria; eta Juan de la Herrán, "Ddesconozco que desconozco, tecnología” saioko aurkezlea, teknologiaren arloan eguneratuta egotea ahalbidetzen duen erabiltzaileentzako eta enpresentzako espazioa.

Begoña Sanz eta Miren Gutierrez Kazetaritzako komunikazioa irakasgaiko irakasleekin batera, eta 2. mailako Izaro Herboso, Nora Blázquez eta Ekain Alicante ikasleen zuzeneko ikuspegiarekin, bertaratutakoek desinformazioak, albiste faltsuek eta adimen artifizialak planteatzen dituzten erronkei buruz eztabaidatu zuten, bai kazetaritzaren eta komunikazioaren esparruan, bai unibertsitateko ikasketen testuinguruan.