2026ko martxoak 11
Bilbao
Ingenieros-Deusto Estropadaren ohiko ekitaldia den Erronka ospatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Une sinbolikoa da, eta urtero antzezten du bi tripulazioen arteko kirol-norgehiagoka, martxoaren 27an, ostirala, 18:00etan, Bilboko itsasadarrean izango den dueluaren aurretik. Eskolako Areto Nagusian bi tripulazioetako kideak, erakundeetako ordezkariak, laguntzaileak eta unibertsitate-komunitatea hiriko unibertsitateko kirol tradiziorik errotuenetako baten atarikoa den ekitaldi honetan bildu ziren.
Edizio hau, aurrekoa bezala, berdintasunarekiko eta talentuaren onarpenarekiko konpromisoak markatuta dago oraindik, genero-bereizketarik gabe. Hala azaldu zuen Jose Maria Gorostiaga Regatako presidente eta sortzaileak. 44. edizioan bi tripulazioak mistoak izango zirela adierazi zuen, baina hurrengo edizioetarako helburua emakumezko eta gizonezko zortzi bana arraun egitea lortzea da.
Ikusmina bertan zeuden zaletasunen aurpegietan islatuta, kamiseta gorri eta urdinez jantzita, kapitainek Erronkaren testu tradizionala irakurtzeari ekin zioten. Deustu ordezkatuz eta aurreko edizioko tripulazioa ez irabazle bezala, Izaskun Etxaniz arduratu zen erronka abiarazteaz, bere amabitxi Idoia Postigok, Bilbao Metropoli 30eko zuzendariak, lagunduta.
Bere hitzaldian, Izaskunek Regata historiko honek definitzen duen izaera lehiakor handia gogorarazi zuen. Kiroltasunez aitortu zuen Ingeniariek aurreko edizioan lortutako garaipena, baina azpimarratu zuen balantze historikoak Deusturi mesede egiten jarraitzen duela — 27 garaipen 16ren aukra — eta argi utzi zuen tripulazio gorria alde hori handitzeko asmoa dutela. Bere aurkariei egindako txantxa eta keinuen artean, adierazi zuen Ingeniarien garaipenak "markoan ipintzea merezi dute, inoiz ez baita jakiten zenbat urte igaro daitezkeen hurrengorarte" eta Deustun, aldiz, ia ez lukete pareta nahikorik izango beraien garaipen guztiak zintzilikatzeko. Lehiarako espiritu horrekin, eta itsasadarra berriro gorriz tindatuko delakoan, hurrengo estropadarako erronka ofiziala egin zuen.
Asier Larrazabalek, Ingeniarien tripulazioaren izenean, ikaratu beharrean, aurreko edizioan lortutako garaipena gogoratu zuen, eta lana eta iraunkortasuna aldarrikatu zituen, paladaz palada helmuga lehen zeharkatzea ahalbidetu ziena. Ingeniaritzaren eta programazioaren munduari erreferentzia eginez, bere taldeak "paladaren algoritmoa optimizatu" duela eta "konpilazio akatsik gabeko garaipenaren programa" gauzatzeko prest iritsi dela adierazi zuen. Deusturen nagusitasun historikoa palmaresean aitortu zuen, baina Ingeniarien 16 garaipen horiek gosez eta ausardiaz lehiatzen jarraitzeko nahikoa arrazoi direla azpimarratu zuen, Regataren hurrengo kapitulua berriro idazteko.
Ingeniarien tripulazioak ezin izan zuen oraingo honetan bere amabitxiak, Sara Ortega eta Jone Amezaga Athletic Club-eko jokalariak, bertan izan. Athletic Cluben izenean Javier Ucha joan zen, klubeko kanpo harremanen arduraduna, eta bandak hartu zituen amabitxien izenean. Regata egunean bi jokalariak bertan izango zirela baieztatu zuen.
Arrauna jaurtitzeko garaia da: Izaskunek jaurti eta Asierrek jaso egiten du, erronka onartuz eta duelua behin betiko itxiz. Jaurtiketaren ondoren, estropadaren egunean zein kaletatik joko den jakin behar da. Jose Maria Gorostiagak Deustuko gorriei abantaila ematen dien bi pezetako txanpona bota zuen.
Ekitaldi guztiaren fede Kepa Odriozolak eman zuen, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidenteak, Regata honen babesle nagusiak, zeinak, urtez urte, babesa ematen dio birsortutako, eta denborak aurrera egin hala biziberrizten doan itsasadar batean egindako lehiaketari.
Lehorreko lehen erasoa, itsasadarreko duelua baino lehen
Erronka ez zen eszenatokian amaitu. Aurreko edizioan bezala, ergometroak han egon ziren arraun indoor-eko estropada bat egiteko, zeinetan ikasle amateurrez osatutako bi bikote mistok indarrak neurtu zituzten 1000 metroko ibilbidean. Bi bikoteek dena eman zuten ikusleen animazioaren aurrean, Regata egunerako iragarpen posible baten bila baitzeuden. Azkenean, 20 segunduko aldearekin, Deustuk lortu zuen garaipena.
Arero Nagusiko giroa lehia osasuntsuaz, umoreaz eta adiskidetasunaz markatuta zegoen. Ekitaldia amaitzeko, agintarien, parte-hartzaileen eta zaleen arteko adiskidetasun koktela egon zen.
PRIDEk, Ingenieros-Deuto Regataren Klub Sustatzaileak, eskerrak eman nahi dizkie lehiaketa historiko hau egitea ahalbidetzen duten erakunde guztien bertaratzea eta laguntzaz zeinek, aurten ere, kirolean inklusioa eta berdintasuna lortzeko urratsa ematen duten.
Ingenieros-Deusto 44. Estropada egiteko Bilboko Ingeniaritza Eskolak jarritako erronkaren testua
Deustuko Unibertsitateak 44. Ingenieros-Deusto Estropadarako onartutako erronkaren testua
Informazio gehiago webgunean: https://www.laregata.org