2022ko azaroak 25
Bilboko Campusa
Azaroaren 24an, ‘Europar Batasunaren erantzunak klima eta energia krisia dela-eta: Euskadiko ikuspegia” jardunaldia egin zen, eta hainbat aditu bildu ziren bertan: Asier García Lupiola (Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea), Iñigo Ansola Kareaga (Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia) eta Koldo Atxutegi Ajuria (Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Erakarpen zuzendari nagusia).
Ekitaldian zehar, Francisco Javier Arellano Yanguasek (Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa) ongietorria egin zuen, eta fakultate bereko katedradun M Luz Suárez irakasleak moderatu zuen. Besteak beste, honako gai hauek eztabaidatu ziren: mendekotasun energetikoaren eta krisi klimatikoaren erronka bikoitzari aurre egiteko Europar Batasunaren estrategia berriak, Euskal Autonomia Erkidegoko kontingentzia energetikoaren plana, edo trantsizio energetikoaren esparruan Bizkaiko Foru Aldundiak egindako jarduerak.
“Energia krisia eta klima krisia ezin dira bereizita tratatu, eta, hain zuzen ere, jardunaldiaren helburua zen Europan, autonomia erkidegoan, bereziki Euskadin eta eskualde mailan, zehazki Bizkaian, ditugun erronka horiek hobeto ulertzeko gakoak ematea”, Maria Luz Suarezek azaldu duenez.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak antolatu zuen ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, eta Unitate Didaktikoan Europar Batasunari buruz egiten diren zabalkunde eta ikerketa jardueren barruan, erakundeen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, babesarekin.