Deustuko Unibertsitatearen jakinarazpena

Universidad de Deusto

2026ko urriak 26

Bilbao

Gaurko, 2026ko urriaren 26ko arratsalderako, Bilboko campusaren aurrean deitutako kontzentrazioa dela-eta, Deustuko Unibertsitateak argitu nahi du elkarretaratze hori erakundeaz kanpoko ekitaldia dela, ez duela antolatzen eta ez duela babesten, eta ez duela baimendu ekitaldia unibertsitatearen barruan egitea.

Deialdiaren berri izan zuenetik, Unibertsitateak etengabeko koordinazioa izan du Ertzaintzarekin. Hala, Ertzaintzaren gomendioei jarraituz, unibertsitateko elkartearen segurtasuna bermatzeko, Bilboko campuseko jarduera guztia etetea erabaki du gaur, eguerdiko 14:00etatik aurrera, eta 15:00etan ixtea prebentzioz.

Unibertsitateak arbuiatu egiten ditu bizikidetza hondatzen edo indarkeria bultzatzen duten jarduerak eta mezuak. Ez dira bateragarriak pertsonen errespetuarekin dugun konpromisoarekin eta errespetuzko elkarrizketan eta eztabaida zorrotzean oinarritutako gizarte plurala eraikitzearekin, askatasun- eta segurtasun-ingurune batean.

Unibertsitateak sentitzen du aparteko neurri horrek sor ditzakeen eragozpenak, eta eskerrak ematen dizkio Unibertsitateko elkarte osoari egoera ulertzeagatik eta laguntzeagatik.