Deustuko Unibertsitateko graduondoko informazio saioak hasi dira

Online izango dira, azaroaren 6tik 21era

Sesiones informativas de postgrado

2023ko azaroak 06

Campus Birtuala

Deustuko Unibertsitateak 60 master baino gehiago eskainiko ditu datorren 24/25 ikasturtean, hainbat jakintza arlotan: Politika eta Nazioarteko Harremanak, Zuzenbidea, Gizartea, Osasuna, Enpresa, Ingeniaritza, Hezkuntza eta Kirolak. Unibertsitateko ikasketak eta beste interes eta trebetasun batzuk kontuan hartuta, pertsona bakoitzarentzako master egokia zein den jakitea ez da beti erraza. Master proposamen asko daude eta batzuetan laguntza behar izaten da bidea argitzeko. Horregatik, Deustuko Unibertsitateak hainbat informazio saio antolatu ditu online, azaroaren 6tik 21era, ikasketa horietan interesa dutenei orientazioa emateko. Saioak graduko azken mailako ikasleei, gradudun berriei (prestakuntza prozesua osatu eta lan irteerak definitzea bilatzen dutenei) eta beren jakiteak eguneratu eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten unibertsitateko tituludun eta profesionalei bideratuta dago, eta bertaratzen direnek programa bakoitzaren inguruko informazio osoa jasoko dute.

Informazio saioak prestakuntza handiagoa lortu, espezializatu edo lan ibilbidea beste modu batera bideratu nahi dutenei zuzentzen zaizkie. Hala ere, Deustu gazteenei zuzendu nahi zaie, alegia, karrerako azken mailan daudenei edo titulua lortu berri dutenei. Unibertsitateak animatzen ditu prestakuntza jasotzen jarraitzera, espezializazio edo profesionalizazio master bat eginez, denbora ongi aprobetxatu dezaten, lana aurkitu arte, beren jakiteekin eta gaitasunekin bat datorren lana lortzeko aukerak biderkatzeko.

Saioen egitaraua honako hau da:


-Astelehena, azaroak 6, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Hezkuntza eta Kirola)
-Asteazkena, azaroak 8, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Ingeniaritza)
-Astelehena, azaroak 13, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Gizarte gaiak)
-Asteartea, azaroak 14, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Politika eta Nazioarteko Harremanak)
-Asteazkena, azaroak 15, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Zuzenbidea)
-Astelehena, azaroak 20, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Osasuna)
-Asteartea, azaroak 21, 16:00etatik 16:40ra (Arloa: Enpresa)

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen