Berdintasunaren aurkako erresistentziak zikloa antolatu dute San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateko Ares ikerketa programak

Ciclo Resistencias a la Igualdad

2023ko urtarrilak 31

San Telmo Museoa

Emakume filosofoek, ikertzaileek, politikariek, ekintzaileek eta komunikazioan adituek desberdintasuna mantentzen duten arrazoi nabarmen eta sotilei helduko diete. Horiei erresistentzia antifeministak deitu diete eta hitzaldi bakoitzak horietako bat izango du ardatz.

Zikloa San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateko ARES (Analysing Antifeminist Resistances) ikerketa programak antolatu dute. ARESek erresistentzia antifeministak ikertzen ditu eduki digitaletan, Estatuko Ikerketa Agentziaren (AEI) laguntzarekin. San Telmo Museoaren Erronkak lan ildoaren barruan dago jarduera hau. Lan lerro honetan pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzen duten elkarrizketak, hitzaldiak, erakusketak eta hainbat jarduera antolatzen dira, egungo gizartean kezka eragiten duten gaien inguruan.

Zalantzarik gabe, gizarteak aurrera egin du berdintasunean. Hala ere, aurrerapenaren gaur egungo erritmoan, 300 bat urte beharko dira genero parekotasuna lortzeko, NBE  Emakumeak erakundearen azken txostenaren arabera. Parekidetasuna ez lortzeaz gain, COVID-19aren pandemia, gerrak, krisi klimatikoa eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen aurkako indarkeriazko erreakzioa bezalako erronka globalak, lortutako lorpenak higatzen ari dira, txosten horren arabera.

Kaleko elkarrizketen edo eztabaida politikoaren parte ez diren arren, erresistentzia horiek duela hamarkada batzuk antzeman ziren. 1991n Susan Faludik argitaratu zuen Reacción. La guerra no declarada contra la mujer moderna. Saiakera horretan, Faludik ikusi zuen erresistentzia antifeministak olatuetan sortzen direla berdintasunean aurrera egiten den bakoitzean, eta beti erantzuten zaiola kontrako erantzun matxista batekin. Beraz, argudiatzen da feminismoa politizatuta dagoela, ezkutuko interesak dituela, eta berdintasunaren aldeko borroka kaltegarria izan daitekeela bai gizonentzat bai emakumeentzat.

Berdintasunaren aldeko diskurtsoa isilarazteko ahaleginak eskuin muturreko alderdi politikoei,beren pribilegioei eutsi nahi dieten eliteei eta statu quo-a mantendu nahi duten beste komunitate batzuei lotutako diskurtsoetan agertzen dira. Jakina da erresistentzia ezkutuko egoeran dagoela, eta behin eta berriz agertzen da berdintasunerantz aurrera egiteko zantzuak daudenean. Bereziki kezkagarria da emakumeen aurkako gorroto-diskurtsoaren gorakada eta misoginia online edukian. Erresistentzia horiek desberdintasunaren emaitza dira, eta berriz aktibatzen dira zalantzan jartzen den bakoitzean babesteko. Horregatik, funtsezkoa da horiek xehetasunez identifikatzea eta aztertzea, zabaltzea saihesteko.

Programa

• San Telmo Museoko ekitaldi aretoan, 19:00etan hasita

• Guztiak streaming bidez eskainiko dira museoko YouTube kanalean

• Sarrera librea izango dute edukiera bete arte
 

Urtarrilak 31, asteartea

Resistencias frontales a la igualdad

Rosa Cobo. Mod.: Miren Gutiérrez. Gaztelaniaz Rosa Cobo teorialari, ikertzaile eta idazle feminista da.Mugimendu antifeministak hasieratik gaur egunera arte nolakoak izan diren aztertuko dute zikloari hasiera emango dion saio honetan. Zerk eragozten du berdintasuna? Ze oztopo daude? Ze motatakoak dira? Ilustrazioan identifika daitezkeenak berberak dira gaur egungoak? Hemen eta beste herrialde batzuetan erresistentzia berberak daude? Berdintasuna lor daiteke? Nolakoa izango litzateke berdintasunezko gizartea?

Otsailak 17, asteartea

Violencia y misoginia

Nerea Barjola. Mod.: Miren Berasategi. Gaztelaniaz

Nerea Barjola politologoa, aktibista feminista, ikertzailea eta idazlea da. Feminismoetan eta Generoan doktorea UPV/EHUn eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. Aktibismo feministaz gain, bere lan akademikoa emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren irudikapenei buruzko hausnarketan oinarritu du, hainbat artikulu eta hitzaldiren bidez. Misoginia (emakumearenganako gorrotoa bezala ulertua) nonahi aurkitzen da. Nerea Barjolak terrore sexuala emakumeen gorputza eta bizitza kontrolatzeko, menderatzeko eta ustiatzeko estrategia gisa aztertzen du. Barjolaren arabera, belaunaldi bakoitzak bere Alcásser kasua du.

Bestalde, María Lozano misoginia terrorismoaren berezko elementu gisa aztertzen ari da. Lozanoren ustez, misoginia funtsezko elementua da terrorismoan eta terroristetan, baina ez da terrorismoaren definizioetan eta azterketan jasotzen. Zer da misoginia? Nola egiten zaio aurre emakumeen berdintasunari? Zergatik ez da misoginia gorroto-delitua? Nola borrokatu daiteke honen aurka?

Martxoak 7, asteartea

Berdintasunaren aurkako erresistentziak gure inguruan

Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga eta Ainara Lasa (Lokatza). Mod.: Miren

Berasategi. Euskaraz Erresistentzia antifeministak gizarte eremu guztietan daude, eta, berdintasun espazioak konkistatu baditugu ere, emakumeok diskriminazio modu askori egin behar diegu aurre gure inguruan. Lokatza podcastak (hizkuntza koofizialeko podcast onenaren Ondas sariaren irabazlea) emakumeei buruzko gaiak jorratzen ditu, migraziotik mobilizazio sozial eta kulturalera. Euskadin ere ba al daude erresistentzia antifeministak? Nola agertzen dira? Ez al gara berdin jabetzen, gertuago daudelako?

Apirilak 4, asteartea

Neomachismos

Estrella Montolío, Miren Gutiérrez. Mod.: Miren Berasategi. Gaztelaniaz

Algoritmoak gero eta gehiago erabiltzen dira lanak, maileguak, arreta medikoa eta bestelako zerbitzuak eskaintzeko, baita pertsonen portaeran eragiteko ere. Algoritmoek sortzen dituzten erabakiak, horiek elikatzen dituzten datu-multzoak eta erabaki algoritmikoak hartzeak ematen dituen emaitzak partzialak izan daitezke, eta horrek emakumeak kaltetzen ditu eta diskriminazioa betikotzen du. Zer da genero-diskriminazio algoritmikoa? Zer genero-joera daude makinen hizkuntzan? Zergatik dira oztopo berdintasunerako? Nola borrokatu honen aurka?

Maiatzak 30, asteartea

Resistencias internas a la igualdad

Ana de Miguel. Mod.: Miren Berasategi. Gaztelania Ana de Miguelen azken argitalpenek genero desberdintasuna formalki berdintasunezkoak diren gizarteetan, bereziki gazteen artean, nola erreproduzitzen den ulertzeko gakoak bilatzen dituzte, baita genero-indarkeriari buruzkoak ere. Saio honetan, berdintasunaren aurkako barne-erresistentziak interesatzen zaizkigu. De Miguelek, Neoliberalismo sexual. El mito de la libre elección liburuan, hain zuzen ere, ideologia neoliberala aipatzen du, bizitza merkantzia bihurtzeko helburua duena. Zer da aukera askearen mitoa? Berdintasunaren arloko aurrerapenekiko erresistentzia bat da? Nola bizi dira, urtetik urtera, berdintasun arloko desberdintasunak erakusten dituzten estatistikak eta berdintasuna lortu dugulako ustea? Nola borroka daiteke mito hori agerian uzteko? Eta berdintasuna lortuko bagenu, orduan defendagarria izango litzateke pertsonen gorputzen merkaturatzea?

Informazio gehiago hemen