Hartu liburu bat itsu-itsuan

Opor hauetan hitzordu itsu bat izan nahi duzu liburu batekin? Izenburu "sekretu" bat eraman ezazu maileguan gure Bilboko eta Donostiako liburutegietatik!

Cita a ciegas con un libro

2025eko apirilak 08

Bilbao Donostia-San Sebastián

Deustuko Unibertsitateko liburutegitik oso modu berezian ospatu nahi dugu aurten ere “Liburuaren Eguna”. Data hori, apirilaren 23a, Aste Santuan izango denez, eta Bilboko eta Donostiako campusetako liburutegiak erabat itxita egongo direnez, ekimen original bat prestatu dugu atsedenaldi honetan irakurzaletasuna bultzatzeko. 

Izan ere, “Hartu liburu bat itsu-itsuan” izenburupean, aste honetan Liburutegitik pasatzera animatzen zaituztegu, maileguan liburu bat hartu eta oporretan irakurtzeko. Grazia egongo da “itsu-itsuan” egin beharko dugula aukeraketa hori, hau da, hainbat liburu gutun-azalean ezkutatuta izango ditugu, edukiari buruzko pista txikiren batekin (literatur generoa eta gaia, adibidez), eta horien artean aukeratu beharko dugu. Horrela, irakurketa sorpresa handia izango da, ez baitugu aldez aurretik jakingo zein obra eramango dugun etxera.

Anima zaitez eta etorri Bilboko eta Donostiako liburutegietara! Zoriak zure ordez aukeratuko du.