2025eko azaroak 03
Bilboko Campusa
Christian Kowalkowski irakasleak, zerbitzuen berrikuntzan eta industria-zerbitizazioko nazioarteko aditu ospetsuak, Deustuko Unibertsitatea bisitatuko du azaroaren 3tik 7ra, Bizkaiko Aguirre Fundazioaren laguntzarekin.
Marketing Industrialeko katedradunak Linköping Universityn (Suedia) eta Centre for Business Model Innovation-eko (CBMI) zuzendariak bisita egingo duen egunetan, agenda akademiko mardula izango du eta, besteak beste, Keynote Speaker nagusi gisa parte hartuko du azaroaren 6an eta 7an Deusto Business Schoolen izango den Serbitizazioko Nazioarteko 12. Konferentzian. Hitzaldi magistralean, zerbitzuen berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren erronkei eta aukerei helduko die gaur egungo testuinguru industrialean eta truke baliotsua sortuko du enpresa arloko ikertzaile eta profesionalekin.
Egonaldian, topaketa akademikoak eta ikerketa-tailerrak ere egin ditu graduko ikasleekin, irakasleekin eta gure fakultateko Zerbitzuen Ekonomia eta Serbitizazio ildoko ikertzaileekin, nazioarteko lankidetza eta ezagutza trukea indartzeko zerbitzuen berrikuntzaren, digitalizazioaren eta enpresa eredu iraunkorren inguruan.
Bisitak berretsi egiten du Deusto Business Schoolek eta Bizkaiko Aguirre Fundazioak ikerketa arloko bikaintasunarekin eta ezagutzaren proiekzio globalarekin duen konpromisoa, eta Deustuko Unibertsitatea zerbitzuen eta industriaren eraldaketari buruzko eztabaida akademikoan erreferente gisa sendotzen du.