2026ko apirilak 22
Bilbao Donostia-San Sebastián
Apirilaren 23an Liburuaren Eguna denez, Liburutegian ekimen berezi eta parte-hartzailea prestatu dugu ospatzeko. Literatura modu dibertigarrian bizitzeko aukera paregabea izango da!
Kolore ezberdinetako fitxak aurkituko dituzu: idazleen izenak, haien obren tituluak eta liburuetako pasarteak agertzen dira bertan. Erronka erraza dirudi… baina ez da hainbeste! Fitxak ondo lotu beharko dituzu “hirukote” zuzenak osatzeko.
Apirilaren 28ra arte egongo da eskuragarri Bilboko eta Donostiako Liburutegiko sarreran. Zatoz eta parte hartu!