2005eko azaroak 08
Beste hiri batzuk
Romeo irakaslearen aburuz, giza genomaren azterketan kontu handiz jokatuta egin behar da aurrera, ezin baitzaie pertsonei kalterik egin, eta zera berretsi zuen: ezin izango dela beste pausurik eman, aurretik emandako pausu arrakastatsu horrek ondorio kaltegarririk ez duela izango jakin arte.
Carlos M. Romeo irakaslea, HUGO Etika Batzordeko kide berria
Oraintsu, Carlos María Romeo Casabona irakaslea HUGO (Human Genome Organization -Giza Genomaren Mundu Erakundea-, http://www.hugo-international.org ) Etika Batzordeko kide izendatu dute. Giza genetikan sartuta dauden zientzialarien nazioarteko erakunde bat da, 1989an munduko genetistarik entzutetsuenek sortua. Euren helburu nagusiena giza genetikako nazioarteko lankidetza sustatzea eta bultzatzea da.
