Canterburyko Unibertsitateko Linna Zhang doktoregaiak ikerketa egonaldia egin du Zuzenbide Fakultatean

Linna Zhang, Beatriz Pérez de las Heras eta Mª Luz Suárez irakasleekin

2023ko maiatzak 29

Bilboko Campusa

Linna Zhang, Zeelanda Berriko Canterburyko Unibertsitateko National Centre for Research on Europe erakundeko doktoregaia, Deustuko Fakultatean ikerketa egonaldia egiten ari da maiatzaren 22tik. Hilabete batez, ikertzaileak EU-China trade and investment relations “EU-China trade and investment relations – The case of the EU-China Comprehensive Agreement on Investment” doktore tesia landuko du, eta, horretarako, CRAI liburutegiko ikerketa kabina eta baliabideetarako sarbidea izango ditu.

Doktoregai honen egonaldia Jean Monnet Network EU-Asia Pacific dialogue: promoting European integration and mutual knowledge across continents proiektuaren jarduera programaren barruan kokaturik dago, Beatriz Pérez de las Heras irakasleak koordinatuta. Proiektu honetan, 5 unibertsitatek hartzen dute parte: Deusto, LUM Giuseppe Degennaro (Italia), Wuhan (Txina), Toyo (Japonia) eta Canterbury (Zeelanda Berria). Deustuko Unibertsitateko taldean, Pérez de las Heras irakasleaz gain, Inmaculada Herbosa eta David Fernández-Rojo irakasleek parte hartzen dute, baita Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko M Luz Suárez eta Steffen Bay-Rasmussen irakasleek ere.