2026ko ekainak 30
Bilbao
Deustuko Unibertsitateak eta BBVAk beste urtebetez berritu dute ikerketa eta unibertsitateko prestakuntza bultzatzera bideratutako lankidetza hitzarmena. Aurten, Etikako eta Adimen Artifizialeko eta Etikako eta Desgaitasuneko doktoregoko jarduerak eta Etika Aplikatuko Zentroko proiektuak izango dira garatuko dituzten arloak, bereziki.
Marta Alonso BBVAko Iparraldeko Lurralde zuzendariak eta Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatutako hitzarmen horrek BBVAk Euskadirekin duen konpromisoa eta bi erakundeek hezkuntza zabaltzearekin eta prestakuntzarekin duten konpromisoa berresten du.
Marta Alonsoren hitzetan, “hezkuntza, ikerketa eta jakintza partekatzea lehentasun eztabaidaezinak izan dira beti guretzat. BBVAk, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, prestakuntza aukerak eta ikerketa akademikoa bultzatu nahi ditugu aurten ere”, nabarmendu du Marta Alonsok, Espainiako BBVAren Iparraldeko Lurralde zuzendariak, hitzarmena sinatzean.
Deustuko Unibertsitateko errektore Juan José Etxeberriak unibertsitateak BBVA bezalako erakundeekin gure misioa partekatzen jarraitu beharra azpimarratu zuen, “pertsonen ongizatearen zerbitzura egiten dugun lanean gizarte solidarioago, garatuago eta herritar guztien garapenarekin konprometituagoa den eginkizuna betetzen jarraitu ahal izateko”.
Talentuari eta hiri-garapenari laguntzea
Teknologiaren eta etika humanistaren aldeko apustuaz gain, hitzarmenak talentu gazteari ematen dion laguntzari eusten jarraituko du, Giza Zientzien arloko graduko beketarako Deustuko Unibertsitatearen funtsari ekarpen ekonomikoa eginez. Akordioak, halaber, Etika Aplikatuko Zentroak antolaketa-etikan, gatazketan eta bakean eta tekno-etikan antolatzen dituen ikaskuntza-komunitateen antolaketa babestea planteatzen du.
Hitzarmena sinatzeak Deusto Cities Lab Katedrarekin lankidetzan aritzea ere babesten du, hiri berrikuntzari, herritarren parte-hartzeari eta administrazio publikoei agertoki sozial berrien aurrean aholkularitza emateari lotutako proiektu berriei ekiteko beharrezkoak diren baliabideak emanez.