2026ko maiatzak 29
Bilbao
Ekonomia herritarrei, enpresei, ekintzaileei eta langileei hurbiltzea eta errealitate txikietara zenbaki handiak jaistea da Basque Economic Forumaren helburua. Eusko Jaurlaritzaren ekimen hori maiatzaren 29an inauguratu zen Deustuko Unibertsitateko liburutegian. Lehenengo edizio honetan, gaur egungo egoera ekonomikoa aztertu zen, eta enpresa munduarentzat gogoeta eta eztabaida gune bat sortu zen, euskal esparru ekonomikoan erreferente bihurtzeko asmoz.
Ekitaldian, Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua eta Carlos Cuerpo lehen presidenteorde eta Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa “Europako eta Euskadiko egoera ekonomiko-finantzarioari” buruz mintzatu ziren, arreta berezia jarriz MRR funtsek gizarte- eta enpresa-sarean duten eraginari.
Deustuko Unibertsitateko errektore Juan Jose Etxeberriak eta Deusto Business Schooleko dekano Macarena Cuencak agintari politikoak Liburutegiko atean hartu zituzten, eta Carlos Cuerpo ministroari lagundu zioten, zeinak bisita hori baliatu baitzuen Deusto Business Schoolen ohorezko liburuan sinatzeko.
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago.
