Barbarita Lara, emakume teknologoarentzako Ada Byron Sariaren irabazlea Txilen

Saria emateko ekitaldia urtarrilaren 12an egin zen Txileko Andrés Bello Unibertsitatean.

Barbarita Lara saritua, Deustuko errektoreorde Alex Rayonekin (ezkerrean)

2023ko urtarrilak 18

Santiago de Chile

Barbarita Lara 36 urteko txiletarrak irabazi du Txileko 2022ko emakume teknologoaren Ada Byron saria. Nazioarteko laugarren sari hau Txileko Santiagon ospatu zen Andrés Bello Unibertsitatearen eskutik, Deustuko Unibertsitatearekin batera, Alex Rayón Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreordeak ordezkatuta. Zientzia teknologikoen arloan nabarmentzen diren emakume txiletarren ibilbidea saritu eta ikusarazten du aintzatespenak.

Sariduna informatikako ingeniaria eta ikertzailea da eta EMERCONeko sortzaileetako bat. Bere lanik ezagunenetako bat da (S!E) Larrialdi Sistema, hondamendi natural batek kaltetutako herritarrei komunikatzea ahalbidetzen duena, baita Internetik eta sare mugikorrik ez badago ere, eta teknologia analogikoak eta digitalak konbinatzen dituena. Horri esker, telefono adimendunek mezuak bidali ditzakete beren artean, irratirako berariaz gaitutako hari gabeko sare baten bidez.

Ada Byron Chile 2022 Sariak 3 mila euroko zuzkidura du, Enpresa Teknologikoen Administrazioko Magister bat (Tech MBA) egiteko beka bat Andrés Bello Unibertsitatean, eta Claudia Bascur artistaren El Legado Rector izeneko eskultura bat.

Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria 2014an sortu zuen Deustuko Unibertsitateak Espainian. 2019an hasi zuen nazioarteko ibilbidea, eta Mexikon eta Argentinan eman zuten 2020an, Kolonbian, Mexikon eta Uruguain 2021ean eta, orain, Txilen 2022an eman dute saria. " Ada Byron Sariaren banaketa antolatuko duen hurrengo herrialdea Brasil da.