Bankoa ABANCAko Aholku Batzordeak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza bide berriak aztertu dituzte

Bi erakundeek bilera egin zuten, eta bertan parte hartu zuten Juan Carlos Escotet Rodríguez Abancako presidenteak, Francisco Botas erakundeko kontseilari delegatuak eta José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak.

Bankoa Abancako eta Deustuko Unibertsitateko arduradunak Deustuko Unibertsitateko eskailera nagusian

2023ko martxoak 23

Bilboko Campusa

Bankoa Abancako Aholku Batzordeak bilera egin zuen, martxoaren 23an, Deustuko Unibertsitateko errektoretza taldearekin, bi erakundeen arteko lankidetza indartuko duten jarduera arloak aztertzeko. Bilboko campusean izan zen hitzorduan, honako hauek izan ziren: Abancaren aldetik, Juan Carlos Escotet Rodríguez presidentea, Francisco Botas kontseilari delegatua, Jesús Suárez zuzendari nagusia eta Bankoa Abancako aholku batzordea, Juan José Etxeberria Monteberria presidentea buru zela; eta, Deustuko Uninbertsiateko ordezkarien artetik, José María Guibert errektorea eta Ekintzailetzako eta Enpresa Harremanetako errektoreorde Víctor Urzelay eta Irakaskuntzaren Antolamendu Akademiko eta Berrikuntzako errektoreorde Elena Auzmendi.

Bilera horrekin, bankuak lotura estua du Deustuko Unibertsitatearekin. Izan ere, Bankoa Abanca markak parte hartzen duen eremu geografikoan diharduten profesional, kudeatzaile eta zuzendari askoren harrobia den prestakuntza erakundea da Deustuko Unibertsitatea. Izan ere, entitateko Aholku Batzordean bertan kide asko Deustuko Unibertsitatean trebatu dira eta Deusto Alumni ikasle ohien erakundeko kide dira.

Topaketan zehar, bankuak Deustuko Unibertsitateko errektoretza taldeari adierazi zion interesa zuela unibertsitateak antolatutako eztabaida foroetan parte hartzeko, bai eta unibertsitate munduaren eta finantza sektorearen arteko ezagutza trukea sustatzeko ere.

Topaketa honetatik sortuko diren etorkizuneko ekimenak orain arte bi erakundeek batera garatutakoei gehituko zaizkie. Zehazki, 2022an, Abancak beka programa bat abiarazi zuen Juan José Etxeberria Monteberria izenarekin, Deusto Business Schooleko ikasleei zuzendua, hazkunde proiektuak dituzten ETEetan ordaindutako praktikak egiteko. Gainera, Unibertsitatean antolatutako enplegu-foroan parte hartu du, eta Deusto Business Open Alumni erakundearekin lankidetzan aritu da.

Abanca eta goi-mailako hezkuntza

Oro har, topaketak Abancaren inplikazioa sustatzen du Euskadiko ekonomiarekin eta ezagutza ekosistemarekin, eta hori guztia goi mailako hezkuntzari laguntzeko eta enpresa munduarekin lotzeko estrategia orokorraren barruan kokatzen da. Horrela, Bankoa Abancaren Aholku Batzordeak, bankuko gobernu organoak euskal ekonomiaren bilakaerari eta perspektibei buruz orientatzeko duen eginkizunaren barruan, bere helburuetako bat diziplina akademiko desberdinetako ezagutza eta unibertsitate talentua erakartzea da.

Lan hori zuzenean lotuta dago sortu zenetik hezkuntzaren esparruan garatzen ari den ekimenekin, batez ere goi mailako mailan, hala nola Enpresaren Kontinente arteko Unibertsitatea abiaraztea, Bizitza, Ekonomia eta Gizarteko Abanca-Afundación/ICADE Katedra sortzea, edo Leongo Unibertsitateko Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Unibertsitate Masterrarekin (MUCAF) lankidetzan aritzea, besteak beste.