BANKOA ABANCAk eta Deusto Business Schoolek "Juan José Etxeberria Monteberria bekak" eman dizkiete Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko ikasleei

Merkatu berrietan ETEen hazkundea bultzatu nahi duten laguntza horiei esker, 8 gaztek halako enpresetan egingo dituzte praktikak.

 

Ikasle bekadunak, Deustuko Unibertsitateko eta Bankoa ABANCAko arduradunekin batera

2026ko uztailak 07

Faculty Club

Deustuko Unibertsitateak eta Bankoa ABANCAk “Juan José Etxeberria Monteberria Bekak” eman zizkieten, uztailak 7, bi erakundeek merkatu berrietan ETEen hazkundea bultzatzeko eta enpresa horietan talentu gaztea sartzea errazteko bultzatutako praktiken programan parte hartuko duten ikasleei.

Ekimen horri esker, Deusto Business Schooleko graduetako 8 ikaslek laguntza poltsa bat jasoko dute, Bankoa ABANCAk finantzatuta, hedapen proiektuak lantzen ari diren EAEko, Nafarroako eta Errioxako ETEetan praktikak egiteko. H2SITE Hidrogen On Site, BioTech Foods, Reiner, Erke Equipamientos para vehículos, DS4T Digital Solutions for Trade, Apliqa Consultoría Estratégica eta Satlantis izan dira laugarren edizio honetarako aukeratutako ETEak.

Aurreko hiru edizioetan, ETE hauek aukeratu ziren: Batela 1991, Couth Industrial Marking Systems, Ezarri, Ekilor Energía Renovables, Gobesa, Recircular Servicios Ambientales, Barakaldo Vet Shop, Weroi, Bizi Cycle Tours, Coycavi, Ibarmia, Linq case, Cimico, GoBasquing, Naru eta Ostatu.

Bekak emateko ekitaldian, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Faculty Clubean, “Praktiketako Ikasle Onenaren Saria” jaso zuten EAZ+Digital Business Skills-eko June Franco Rivadullak eta EAZ+Ingurune Digitalen Zuzendaritzako Aitor Vega Prietok, Deusto Business Schoolekoak biak, Donostiako eta Bilboko campusetakoak, hurrenez hurren.

“Juan José Etxeberria Monteberria Bankoa ABANCA - Deusto Business School” praktika programak zuzeneko onuradun bikoitza du. Alde batetik, programa honen laguntza merezi duen DBSko ikasle hautatua eta, bestetik, hazkunde proiektua garatzen ari den ETEa. Horretarako, ETEak praktiketako ikasle baten laguntza izango du, proiektua garatzeko. Beken izena Juan José Etxeberria Monteberria da, Euskal Herriko enpresa munduan, mundu akademikoan eta gizarte eta kultura arloan nabarmentzen den pertsonarena.