BANKOA ABANCAk eta Deusto Business Schoolek Juan José Etxeberria Monteberria bekak eman dizkiete Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko hainbat ikasleri

Laguntza horiei esker, 8 gaztek merkatu berrietan hazi nahi duten enpresa txiki eta ertainetan egingo dituzte praktikak

Becas Juanjo Etxeberria

2025eko uztailak 07

Donostia-San Sebastián

Deustuko Unibertsitateak eta Bankoa ABANCAk “Juan José Etxeberria Monteberria bekak” eman zizkieten uztailaren 7an, bi erakundeek enpresa txiki eta ertainei merkatu berrietan hazten laguntzeko eta talentu gaztea enpresa horietan sartzea errazteko bideratzen duten praktiketako programan parte hartzen ari diren ikasleei. 

Ekimen horri esker, Deusto Business Schooleko graduetako 8 ikaslek laguntza poltsa jasoko dute, Bankoa ABANCAk finantzatua, hedapen proiektuak lantzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Errioxako enpresa txiki eta ertainetan praktikak egiteko. Programa honen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta honako enpresa hauek hautatu dira deialdi honetarako: Batela 1991, Couth Industrial Marking Systems, Ezarri, Ekilor Energías Renovables, Gobesa, Recircular Servicios Ambientales, Barakaldo Vet Shop, eta Weroi. Aurreko bi edizioetan, Barakaldo Bet+shop, Bizi Cycle Tours, Coycavi, Ibarmia, Linq case, Satlantis, Cimico, GoBasquing, Naru, eta Ostatu izan ziren aukeratutako enpresak. 

Bekak emateko ekitaldian, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Loiola Centrumean, Praktiketako Ikasle Onenaren saria eman zitzaien Olatz Azpiazu Aguirre EAZ+ IMSko 4. mailako ikasleari eta Diego Arbide Pérez de Heredia EAZ + FABko 4. mailako ikasleari, lehena Deusto Business Schoolen Donostiako campusekoa eta bigarrena, Bilboko campusekoa.

“Juan José Etxeberria Monteberria Bankoa ABANCA- Deusto Business School” praktika programak zuzeneko bi onuradun ditu. Alde batetik, programa honetarako hautatutako DBSko ikasleak eta, bestetik, hazteko proiektu bat lantzen ari diren enpresa txiki eta ertainak, ikasleen laguntza izango baitute proiektu hori bultzatzeko, praktikaldian. Bekek Juan José Etxeberria Monteberriaren izena daramate, Euskal Herriko enpresa munduan, akademikoan eta soziokulturalean nabarmena den pertsona.