Gure Liburutegiari buruzko artikulua Poloniako University of Warsaw Library-ren webgunean

Gure Liburutegiari buruzko artikulua Poloniako University of Warsaw Library-ren webgunean

2022ko azaroak 07

Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Uztailaren 4tik 8ra bitartean, Poloniako University of Warsaw Library-ko 4 liburuzainek Erasmus Staff Training egonaldia egin zuten gure Liburutegian. Deustuko Liburutegian 2017an ezarri genuen ALMA kudeaketa-sistema beraien liburutegian ezartzeko duten interesa dela-eta antolatu zuten bisitaldi hau.
Poloniarren egonaldia oso aberasgarria izan zen bai beraientzat, bai guretzat. Eta lagun hauek artikulu batean jaso dute hemen gurekin bizitako esperientzia; hain zuzen, gure eraikinak, Liburutegiaren sistema eta gure jardunbideak deskribatu dituzte Open your mind titulu inspiratzailearekin osatu duten artikuluan.