2026ko irailak 03
Bilbao Donostia-San Sebastián
Deustuko Unibertsitateak ostegunean, irailak 3, hasi zuen bere jarduera akademikoa, nazioarteko ikasleei ongietorria eginez eta 1. mailako ikasleen harrera jardunaldiekin. Guztira, trukeko 700 ikaslek ikasiko dute, 50 herrialdetako unibertsitate bazkideetako Erasmus + mugikortasun-programakoak gehienak, Bilbon (554) eta Donostian (133) ikasturteko lehen seihileko honetan eta, gainera, 43 ikasle gehiagok parte hartuko dute Campus Birtualean beren jatorrizko herrialdeetatik online.
Hona hemen pertsona horien jatorrizko herrialdeak: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Eslovenia, Estatu Batuak, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, India, Irlanda, Italia, Kazakhstan, Letonia, Lituania, Malta, Maroko, Mexiko, Norvegia, Herbehereak, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Koreako Errepublika, Errumania, Serbia, Suedia, Suitza, Taiwan, Turkia, Uruguai, Venezuela.
Graduko ikasleei dagokienez, 2.500 ikaslek baino gehiagok hasiko dituzte aurten ikasketak Deustuko Unibertsitatearen bi campusetan. Maila guztietako eskolak irailaren 7an hasiko dira. Bestalde, ikasturtearen irekiera ekitaldi ofiziala irailaren 24an izango da eta orduan hasiko dira 140. urteurreneko ospakizunak ere.
Nazioarteko ikasleei ongietorria Bilbon
Bilbora etorritako nazioarteko ikasleei ongietorria emateko jardunaldia irailaren 3an, izan zen Paraninfoan. Ekitaldira pertsona hauek hurbildu ziren: Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza Zinegotzia, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, Aitziber Irigoras Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordea eta Javier Arellano Ikerketako eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordea. Ekitaldian, nazioarteko ikasle batek Deustuko Unibertsitatean izandako esperientziari eta Bilbon izandako integrazioari buruzko testigantza eman zuen.
Topaketan Bilbon dauden kontsul orokor eta ohorezko batzuek ere parte hartu zuten. Kopau batekin amaitu zen ekitaldia eta ikasleek Bilbo ezagutzeko aukera izan zuten Buddy Programan parte hartzen duten Deustuko Unibertsitateko ikasleen eskutik. Programa hori nazioarteko ikasleak bertako ikasleekin elkartzen diren programarik nabarmenenetako bat da, haien integrazioa eta harrera sustatzeko.
Nazioarteko ikasleei ongietorria Donostian
Donostiako campusean, bestalde, 24 herrialdetako 133 ikasleri egin zitzaien harrera aurtengo ikasturtean. Harrera ekitaldia 15:30ean izan zen, Loiola Centrumen. Ekitaldira hurbildu ziren Mari Jose Aranguren, Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordea; June Calvo, Deusto Globalekoa; Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak eta Deuston izandako esperientzia kontatu zuten nazioarteko hainbat ikasle. Jardunaldia kiroldegian amaitu zen koktel batekin; ondoren, Meet & Greet bat izan zen.
Ikasturte honetako berrikuntzak
26/27 ikasturteko berrikuntza nagusiena Deustuko Unibertsitateak abangoardiako formatuen alde egindako apustu sendoa da. Nabarmentzekoa da “Ikus-entzunezko sorkuntza” titulu propioa, Komunikazioko graduari lotua eta euskara hutsean emango dena. Gainera, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak “Language & Technology” programa aurkeztu du Hizkuntza Modernoetako edo Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduetarako. Programa horrek Adimen Artifizialeko tresnekin, txatbotekin eta itzulpen automatikoarekin egindako lanketa linguistikoa jasotzen du, eraldaketa digitala gidatuko duten espezialistak prestatzeko.