2014ko irailak 16
Bilboko Campusa
Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko erakundeetako irakasle Antonio Manrique de Luna Barrios irakaslea, Mexiko hiriko Universidad Iberoamericanako Nazioarteko Ikaskuntzen Sailak antolatutako ‘¿Cómo enseñar e investigar las Organizaciones Internacionales?’ mintegian egon zen.
Manrique de Lunaren hitzaldiaren izenburua ‘La investigación académica en el ámbito de la Unión Europea’ izan zen eta esparru berri baten mugak zirriborratu zituen ikertzaileentzat europar esparruan.
Ekitaldi horretan, Mexikoko eta nazioarteko profesional garrantzitsuek hartu zuten parte. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, Laura Zamudio, Thomas Legler eta Richard Kareem Al-Qaq doktore irakasle eta ikertzaileak.
Manrique de Luna irakasleak Comillaseko Unibertsitatean Susana de Tomás Morales doktoreak (Comillaseko Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Saileko zuzendaria) zuzendutako ‘Nuevos retos del derecho ante las nuevas amenazas’ izenburuko Zuzenbideari, Segurtasunari eta Defentsari buruzko I. Jardunaldian ere hartu zuen parte.
Deustuko irakasleak ponentzien mahai batean parte hartu zuen gai hau aztertzen: ‘El rol de la Unión Europea en el ámbito de la paz y de la seguridad regional e internacional’.
Manrique de Luna dk. Beatriz Pérez de las Heras katedradunak zuzentzen duen Deustuko Unibertsitateko Europaren Integrazioko ikertaldeko kidea da.