2023ko uztailak 19
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2023ko uztailaren 19an izan duen bileran, Estatutu Orokorren 17.12 eta 32.2 artikuluek ematen dioten ahalaren arabera, errektoreak proposatuta, Zuzendaritza Kontseiluaren eta Fakultateko Kontseiluaren txostenak ikusita, Ane Ferrán Zubillaga izendatu du Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano 2023-2026 bitarterako.
Javier Arellanoren lekukoa hartu du, azken hau Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako errektoreorde izendatu ondoren. Kargua hartzeko ekitaldia irailaren 12an izango da, 13:00etan, Donostiako campuseko Gradu aretoan.
Hirugarren sektorera lotutako ibilbidea
Ane Ferrán Zubillaga Deustuko Unibertsitateko doktorea da, Giza Zientzietako lizentziatua (Enpresa arloa) eta Gizarte Laneko diplomatua, Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan. Deustuko Unibertsitateko Enpresa, Erakunde eta Ikus-entzunezko Komunikazioaren Kudeaketari buruzko Unibertsitate Masterra da.
Deustuko Unibertsitateko irakasle arduraduna da eta Donostiako campusean irakasten du Gizarte Laneko Graduan. Hona hemen irakasten dituen irakasgaiak: Gizarte lanaren metodologia (euskaraz), Gizarte lana erakundeetan eta Esku hartzeko prozesuak eta teknikak (euskaraz). Curriculumaren barruko praktiken eta GrALen tutorea, Gizarte eta Giza Zientzien Saileko zuzendaria eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Donostiako campuseko dekanordea da.
Gizarte langile gisa esperientzia izan du bi hamarkadatan gizarte arloko erakunde sozialen esparruan (hirugarren sektorea), prestakuntzaren eta boluntariotzaren kudeaketako zereginetan eta nazioarteko lankidetzan.
“Deusto Gizarte Balioak” ikertaldeko kidea da, Elkar-EKIN taldeko (ikerketa-ekintza proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestua, Etorkizuna Eraikiz hitzarmenaren barruan) ikertzaile nagusia. Ferránen ikerrildoak hirugarren sektorearekin lotuta daude, gizarte inklusioarekin, parte hartzearekin eta ikerketa-ekintza parte-hartzailea edo ikaskuntza-zerbitzua metodologiekin.