Ana Herrán eta Gonzalo Martínezek Interneteko Giza Eskubideak aztertu dituzte El Paisen

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko irakasle biek aztertu zituzten El Paisen, oinarrizko eskubideen artean sortutako tirabira, Europar Batasuneko Auzitegiak Ahaztua izateko Eskubidea onartu ondoren sortua. Testuinguru berrian, eskubide eta askatasunak nola bateragarri egin ere aztertu zuten

Berriak

2014ko urriak 03

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko irakasle biek aztertu zituzten El Paisen, oinarrizko eskubideen artean sortutako tirabira, Europar Batasuneko Auzitegiak Ahaztua izateko Eskubidea onartu ondoren sortua. Testuinguru berrian, eskubide eta askatasunak nola bateragarri egin ere aztertu zuten.

Ana Herrán Zuzenbide Zibileko irakasleak eta Gonzalo Martinez Konstituzio Zuzenbidean adituak, El Paisen aztertu zituzten oinarrizko eskubideen inguruan sortutako tirabira, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Ahazteko eskubidea onartu ondoren sortutakoa.

Era berean, IKTen gehiegizko erabileraren ondoren sortutako gizartea ere aztertu zuten.

Egunkari horretako irailaren 28ko alean, prestakuntzari buruzko orrialdeetan, Herránek, bere azterketaren ardatz modura, George Orwellen aipu egoki bat erabili zuen. Nobelagile eta saiakera-idazle ingelesak aipatu zuen geroko kontrola egin litekeela iraganeko ekintzak erabiliz. Izan ere, kezka hori sortu da Sareko informazio pertsonalaren erabilera eta ikusgarritasuna gero eta handiagoa delako.

Deustuko Unibertsitateko irakasle eta IKTen Zuzenbidean ere aditua denak, “Derecho a ser olvidados” artikuluan dio “Nork ez du noizbait sarean kuxkuxean ibili eta aurkitu hainbat informazio pertsonal eta profesional, norberari buruz, edonork eskuratzeko moduan?”

Baina, Herránek adierazten duenez, “esperientzia hori beti ez da atsegina izaten, eta batzuetan gerta liteke gure identitatea modu desegokian nahasturik egotea gurekin zerikusirik ez duten irudiekin, oraingo errealitatearekin bat ez datorren informazioarekin edo orain inorekin partekatu nahi ez ditugun egoerekin; iragana orain harlauza astuna eta jasanezina izan liteke".

Une horretan, Herránek dioenez “presa handia izaten dugu “aztarna digitala” ezabatzeko, iraganean protagonista izan garen egoera, erlazio eta ekintzak orain ez ditugulako modu publikoan erakutsi nahi”.

Duela hilabete batzuk, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak aitortu zigun “Interneten ahaztuak izateko” eskubidea, hori zela eta itxaropen handiak sortu ziren. Izan ere, epai horren arabera, erabiltzaileek euren datu pertsonalak erabiltzearen aurka egin dezakete “garrantzia edo interes publikorik ez izateagatik”.

Baina Deustuko irakasleak ohartarazi du kontuz ibili behar dela “ahazteko eskubidearekin”, oinarrizko eskubideen arteko tirabiraren adierazgarri delako: komunikatzeko eskubidea edo benetako informazioa jasotzekoa eta autodeterminazioa informatiboaren artekoa.

“Derecho y libertades en la información” izenburuko testuan, Gonzalo Martínez irakasleak azpimarratu nahi du XXI. mendeko gizarteetan eszenatoki berriak sortzen ari direla eta premiazkoa dela aztertzea “nola egingo dituzten bateragarri sistema demokratikoek konstituzioetan aitortzen diren eskubideak eta askatasunak, esaterako, informaziorako eskubidea eta konstituziotan bermatutako beste eskubide batzuk, hala nola ohorea”.

Hori dela eta, proposatzen du eraikitzea “gizarte libreago eta bidezkoagoak”.

Horrela gogoeta sustatu nahi du, gizarte horietako aurrerapenek eragiten dituzten onura eta kalteei buruz, datozen urteetan hobeto ulertzeko aurrerapen horiek eta, ondorioz, gure gizarteak hobeto ulertzeko”.