2025eko azaroak 19
Universidad de Deusto
Donostiako campuseko lehen mailako Erizaintzako ikasleek Bilboko campusera egin dute bisita, hango laborategian "Erizaintzako Oinarrizko Teknikak" irakasgaiko tailerrak egiteko. Tailer horiek aukera paregabea izan dira ikasleek beraiek ateratako odol-laginen laborategiko prozesu osoa ezagutzeko, hasieratik bukaerara.
Jarduera hau baliagarria izan da, halaber, Bilboko campusa eta bere instalazioak gertutik ezagutzeko, ikasleen formakuntza esperientzia aberastuz.