Adituek ezagutzera eman dute Deustun nolako eragina duen adingabek jasaten duten indarkeriak, emakumeei erasotzeko bitarteko gisa erabiltzen direnean

2013tik, 47 haur hil dira indarkeria bikarioaren ondorioz, eta zifra horrek genero indarkeriaren puntarik dramatikoena erakusten du. 

Indarkeria bikarioa emakumeei min egiteko, seme-alaben aurka erabiltzen den indarkeria da

2022ko azaroak 15

Auditoriuma

Seme-alaben aurkako indarkeria bikarioa emakumeen aurkako indarkeria mota bat da. “Indarkeria Bikarioa: Seme-alabak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko tresna gisa” izeneko jardunaldia egin zen azaroaren 15ean, Deustuko Unibertsitatean, helburu izanik gogoeta bateratua sustatzea eta sentsibilizatzea amei erasotzeko bitarteko gisa erabiltzen direnek adingabeengan dituzten ondorio larriei buruz.

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko Berdintasun Batzordeak antolatuta, Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultatearekin lankidetzan, sinposio honek Psikologiako profesionalek beren egunerokoan duten errealitatea mahaigaineratu nahi izan zuen. Helburua da fenomenoaz, adierazpenez eta ondorioez jabetzea da, horrek dakartzan legezko deribatuak ere kontuan izanik. Horregatik, genero indarkeriaren prozesu juridiko legaletan esku hartzen duten eragile juridikoen artean indarkeria mota horri buruz sentsibilizatzeko beharra dago.

Biktima zuzenak

2015. urtean hasi ziren adingabeak ere genero indarkeriaren zuzeneko biktimatzat hartzen, eta 2013. urteaz geroztik hasi ziren hildakoak Emakumeen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiaren urteko estatistiketan sartzen. Ordutik, 47 dira hildako adingabeak, eta kopuru horrek erakusten du indarkeria mota horren puntarik lazgarriena eta krudelena. Adingabeengan eta haien amengan duten eragina askotarikoa da, eta garapen ebolutiboari eragiten diote batzuetan, atzera bueltarik gabe.

Gai horiei guztiei buruz mintzatu ziren Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea, Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua, Nekane Alonso Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia, María Carrasco Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa eta Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargoko dekanoa. 

Teresa Laespada diputatuak adierazi zuenez, Bizkaiko Foru Aldundiak etxeko indarkeriaren biktima diren 141 adingabe artatzen ditu laguntza psikologikoko zerbitzuan. Datu horietan sexuen arteko desberdintasun handia ikusten da, 113 neskak baitira eta 28 mutilak. Eta jasaten dituzten tratu txarren artean, azpimarratu zuen "indarkeria bikarioa dela mingarriena, krudelena eta gupidagabeena, haurrengan zehar emakumeari min egin nahi diolako, bihotzez maite baititu". Gainera, horrelako erasoak gizonek bakarrik egin ditzakete.

Bestalde, Nekane Alonsok adierazi zuen erakundeok autokritika egin behar dutela, eta arreta handiagoa jarri behar dutela adingabeen babesean, "tratu txarrak ematen dituen pertsona ezin dela inoiz aita ona izan onartzen hasita”. Ildo horretan, Begoña Ruedak beharrezkotzat jotzen du botere publiko guztien inplikazioa. Horri dagokionez, Iñaki Subijanak azpimarratu zuen indarkeria bikarioak "babes indartua" duela, "bestelako indarkeria delako eta babes hori justifikatzen duten elementu espezifikoak dituelako, batzuetan zehapen larriagoen edo kautelazko neurrien bidez". 

Aurkezpen horren ondoren, psikologiaren eta zuzenbidearen munduko profesionalek indarkeria bikarioaren nondik norakoak, alderdi psikologikoak eta adingabeen garapen ebolutiboan duen eragina azaldu zituzten, baita indarkeria bikarioaren alderdi juridiko-legalak eta horren ondorioak ere. Era berean, esku-hartze psikoterapeutikorako jarraibideak aztertu zituzten, eta diziplina anitzeko lana sustatuko dute, seme-alabengan dituzten ondorioei aurre egiteko. 

2022/11/15 - Jardunaldia: “Indarkeria Bikarioa: Seme-alabak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko tresna gisa”