Adimen artifizialaren erabilera, Etika Aplikatuko Zentroaren eta DBAren VI. Etika Jardunaldietan

Ana Isabel Herrán, Peru Sasia eta Javier Camachorekin batera

2023ko martxoak 08

Garate aretoa

Etika Aplikatuko Zentroak eta Deusto Business School-ek VI. Etika Jardunaldiak egin zituzten martxoaren 8an, BBK Fundazioarekin lankidetzan. “Enpresen erronka etiko berriak Adimen Artifizialeko sistemen erabileran” izenburupean egin zuten jardunaldia eta helburua zen diskriminazio algoritmikoa edo eskubide digitalen babesa bezalako gaiak hobeto ulertzen eta horiei aurre egiten laguntzea. Izan ere, gaitasun hori gero eta beharrezkoagoa da lanbide jardun arduratsu baterako, batez ere zuzendaritza mailetan.

Inaugurazioan, Agustín Garmendiak, Deusto Business Alumniko presidenteak, eta Gorka Martínezek, BBK Fundazioko zuzendari nagusiak, adierazi zuen Adimen Artifizialak jarduera ekonomikoko arlo berrietan gero eta eragin handiagoa duela, baita datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren garrantziaz ere. Jarraian, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano Javier Arellanok adimen artifiziala definitu zuen giza pentsamoldearen elementu batzuen erreplika gisa, hala nola ikaskuntza, arrazoiketa eta interakzioa. Horri dagokionez, adierazi zuen beste alderdi batzuk alde batera uzten dituela eta ez duela elementu morala barne hartzen.

Ondoren, debatea hasi zen, Peru Sasia Etika Aplikatuko Zentroko Ezagutzaren Transferentziaren arduraduna moderatzaile zela, eta parte hartu zuten Ana Isabel Herrán Zuzenbide Fakultateko ikasleen, ikerketaren eta transferentziaren dekanordeak eta Zuzenbide Zibileko irakasleak eta Javier Camacho Advantere eta ICADEko irakasle eta ikertzaileak eta Enpresa Etikan eta Adimen Artifizialean adituak.

Javier Camachok azaldu zuen nolako erronka zailak dituzten enpresek Adimen Artifiziala egunerokoan erabiltzeko. Bestalde, Ana Isabel Herránek esan zuen enpresek ez dutela atzean geratu nahi, baina gaiari buruzko araudia oso txikia dela eta horrek arriskuak dakartzala pertsonen eta enpresen datuentzat. Herran irakasleak azaldu zuen erakundeek Etikako gutun ugari idatzi izan dituztela, baina ez direla “aplikatu juridikoki”. Haren ustez, joera inklusiboa sustatu behar da, behartsu guztientzat onuragarria izango dena.

VI. Etika Jardunaldiak