2016ko martxoak 10
Bilbao
Martxoaren 10ean eta 11n, ADESTE konferentzia hartuko du Deustuko Unibertsitateak, gai honen inguruan: “Audientzien garapenaren etorkizuna, ikerketa, prestakuntza eta praktika”. Europar proiektu horren ondorio nagusiak bertatik bertara ezagutzeko eta kultura audientziak garatzeko ikuspegi berritzaile eta eraginkorrak zertan diren ikusteko aukera bakarra izango da. Topaketa horren inguruan ezagutu ahal izango dira, halaber, gai horretan Europan dauden aditurik nagusienak, nazioarteko profesionalekin harremanetan jartzeko aukera egongo da, eta audientzien garapeneko emaitzak zelan hobetu daitezkeen ikasi eta hausnartzeko egokiera izango da.
Bi eguneko iraupena izango duen konferentzia horretan jorratuko da, Henrik Martén (Development, Kultur i Väst, Suedia) eta Joanna Szwajcowska (Varsoviako Udaleko Kultura zinegotzia) adituen eskutik, zein paper garrantzitsua jokatzen duten kultura arloko politikek audientzietan oinarritutako ereduetarako trantsizioan dauden erakundeei laguntzeko orduan.
Horrez gain, Alessandro Bollok, Fitzcarraldo Fundazioko ikerketa eta aholkularitza saileko zuzendariak, saio bat moderatuko du. Bertan aztertuko da irakasleen eta profesionalen arteko lankidetza handiagoa izateak zelako onurak dakartzan kultura arloko audientzien garapenean aurrerapausoak emateko. Bolloren ondoan izango da Cristina Da Milano, ECCOM erakundearen presidentea. Berak ezagutaraziko ditu Europako Batzordeak eskatutako "Study on audience development - How to place audiences at the centre of cultural organisations" izeneko ikerketaren lehen emaitzak.
Konferentziara datozenek ezagutu ahal izango dute audientziak garatzeko zein estrategia dagoen Donostia 2016 kultura hiriburua bezalako asmo handiko proiektu baten atzean. Hizlariak hauek izango dira: Jaime Otamendi (Donostia Kultura), Iker Tolosa eta Enara García (Donostia-San Sebastián 2016 European Capital).
Egitarauaren barruan egongo dira aldi bereko saioak profesional eta irakasleentzat, world kafe bat, bisitaldi teknikoak eta gizarte programa dibertigarri bat ere.
Egitarau osoa: Jaitsi hemendik ADESTE konferentziaren egitaraua.
Izena ematea. Argibide gehiago:
www.adesteproject.eu/adestes-final-conference
www.adeste.deusto.es
