Álamo Consulting-en eta Deustuko Unibertsitatearen arteko akordio estrategikoa

Donostiako campuseko ingeniaritza ikasleek, euskal aholkularitza enpresa horretako profesionalekin batera, finantza sektorea digitalizatzeko erronka berriak landuko dituzte

Acuerdo Alamo Consulting y Deusto

2023ko martxoak 13

Donostiako Campusa

Alamo Consultingek eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, eraldaketa digitalari lotuta, ingeniari gazteen talentuaren garapena bultzatzeko eta talentu hori finantza sektorearen egungo eraldaketa erronketan txertatzen laguntzeko. Aliantza estrategiko horren helburua da berrikuntza eta abangoardiako enpresa soluzioen garapena sustatzea, erakunde akademikoaren eta enpresen arteko lankidetzaren bidez.

Akordioaren barruan, bi erakundeak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean unibertsitate-enpresa ikasgela bat eratzeko eta abian jartzeko lanean hasi dira. Ikasgela hori Informatikako Ingeniaritzan eta Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialean espezializatuko da. Ikasgelak erakunde akademikoa eta enpresak harremanetan jarriko ditu, erronka teknologikoez baliatuz, errendimendu handiko prestakuntza sustatzeko. Horrela, Deustuko Ingeniaritzako ikasleei aukera paregabea eskainiko zaie Álamo Consultingekin lankidetzan aritzeko, abangoardiako enpresa soluzioak ikertzeko eta garatzeko proiektuetan.

Álamo Consultingen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena talentu gaztearen garapen eta proiekzio handienaren aldeko apustu irmoa da, merkatu globalean lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko funtsezko elementua baita. Álamo Consultingek teknologiaren abangoardiako soluzioetan izan duen hazkunde handia aukera paregabea ekimen honek garatu nahi dituen profesional gazteentzat.

Unibertsitate-enpresa ikasgelaz gain, aurreikusten da lehen ekimen honen atzetik beste ekintza batzuk ere egitea, bereziki ikerketa eta dibulgazio esparruan. Horri esker, bi erakundeek merkaturako balio handiko irtenbide berritzaileak sortzen jarraituko dute, elkarrekin. Álamo Consulting eta Deustuko Unibertsitatearen arteko akordio estrategikoa mugarri garrantzitsua da bi erakundeen enpresa garapenean eta garapen akademikoan, eta aukera bikaina da enpresa soluzioen berrikuntza eta garapena sustatzeko, ikuspegi fresko eta eguneratu batekin.

06/03/2023 - Acuerdo entre la Facultad de Ingeniería y Álamo Consulting