2025eko abenduak 18
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak eta Agirre Bizkaitar Fundazioak lankidetza berritu dute Deusto Business Schoolen nazioarteko ikuspegia eta prestakuntza jarduerak bultzatzeko. Akordioak 650.000 euroko ekarpen ekonomikoa dakar, eta Bilboko campusean egingo diren hainbat hezkuntza proiektu gauzatzeko erabiliko dira. Ekimen horien artean daude graduko ikasleentzako bekak, Deustuko Unibertsitateak eta Agirre Bizkaitar Fundazioak deituta, irakaskuntzaren % 100 estaltzen dutenak, Deustuko Ikastetxe Nagusiko ostatua eta 3.500 euroko laguntza-poltsa ikasturte bakoitzeko.
1916an sortu zen Agirre Bizkaitar Fundazioa eta eratu zeneko asmoari eutsirik, ikasle bikainentzako laguntzak finantzatzen ditu; atzerrian edo Bizkaitik kanpo bizi diren etorkizuneko unibertsitarioei esleitzen zaizkie, baina ez da baztertzen Bizkaiko onuradunen bat egotea ere. Beken deialdia.
Juan José Etxeberria errektoreak eta Agirre Bizkaitar Fundazioko Patronatuko buru Fuensanta de Icazak sinatu dute hitzarmena. Hitzarmen horretan, nazioarteko irakasle edo hizlari entzutetsuak gonbidatzea ere aurreikusten da Unibertsitatean ikastaroak eta mintegiak emateko, nazioarteko akreditazioak lortzeko eta mantentzeko babesa, baita ranking ospetsuenetan posizionatzeko ere.
Era berean, akordioak Deusto Business Schooli laguntza ematea aurreikusten du, Fakultatearen Plan Estrategikoarekin lotutako ezohiko ekintzetarako eta La Comercial eraikineko azpiegitura jakin batzuk hobetzeko eta mantentzeko.