Abian da "Gai publikoak. Berrikuntzatik eta 2030 agendatik abiatutako begirada" jardunaldiaren lehen edizioa

Topaketan enpresek, erakundeek, komunikabideek eta eragile politikoek parte hartuko dute

2023ko azaroak 21

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak eta Silván & Miracle Estrategias de Asuntos Públicas aholkularitzak gai publikoei buruzko solasaldia eta berrikuntza jardunaldiaren lehen edizioa antolatu dute azaroaren 21ean, 9:45etik 14:00etara, Unibertsitateko Garate aretoan. ‘Gai publikoak. Berrikuntzatik eta 2030 agendatik abiatutako begirada’ izenburupean egin den topaketan, hainbat enpresa, erakunde, hedabide eta eragile politiko izan dira.

Lau mahai-inguru, lau gai eta elkarrekin konektaturiko eragileek proposatu dute orokorrean ulertzea gai publikoen kudeaketa estrategiko profesionalaren funtsezko izaera, enpresaren, hedabideen eta gizarte zibilaren esparruetan. Eta gai nagusi gisa, Adimen Artifizialean adituek gogoeta egin dute, teknologia hau esfera ekonomiko, politiko eta sozialean sartzeak, gai Publikoen ikuspegitik, dakartzan aldaketei buruz.

Lehen mahaian, "2030 Agenda, enpresa diplomaziarako esparrua" izenekoan, lehen mailako hiru hizlari izan dira protagonista, eta enpresa pribatuek beren ingurune ekonomiko, sozial eta ingurumenarekiko duten konpromisoaren beharra aztertu dute, enpresa diplomaziako estrategiak garatuz. Helena Orellak, Bolton Food talde italiarreko Jasangarritasun arduradunak, Jasangarritasun txostenen funtsezko izaera nabarmendu du. Tresna horrek, funtsean, aukera ematen du "gure negozioaren kontakizuna gure interes talde guztiei eraikitzeko eta hurbiltzeko, haiekin modu eraginkor eta eraldatzailean elkarreraginez". 

Montserrat Pardo Bayona, Oracleko Government Affairs, Espainia eta Portugaleko senior zuzendaria izan da mahai honetako bigarren hizlaria, eta enpresa diplomaziaren estrategian sakondu du, gizarte zibila, mundu akademikoa eta gobernuak bezalako ekosistemarekin harreman ezin hobeak garatzeko funtsezko elementu gisa, baina haren iritziz, "gure garaiko berrikuntzak eta aldaketak" sustatzeko ere, lankidetzarako espirituarekin. Bestalde, Rosa Lavin Konfekoop-eko presidente eta mahai honetako hirugarren hizlariak eta Iñigo Arbiol Deustuko Unibertsitateko irakasle eta moderatzaileak adierazi dute lankidetzak eta ingurunearekiko elkarreragin onak sinergiak eta ikaskuntzak sor ditzaketela, hazkunde jasangarri, inklusibo eta kohesionatua lortzeko.

Bigarren mahaian, "Eragin politikoa gizarte zibilaren ikuspegitik" izenekoan, aztertu da nola gizarte-erakundeak, Aran Atxa mahaiko moderatzaile eta Un Etxeko zuzendariaren iritziz, "politika publikoaren funtsezko elementua" diren eta eraldaketa handietan eragiten duten eta jasangarritasunaren, berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko jarrera, balio eta politika publikoak aldatzen laguntzen duten. Izan ere, gaur egungo testuinguruak hiru eraldaketa nagusi ditu: klima aldaketa, desberdintasuna eta migrazio prozesuen kudeaketa. Erronka horiei aurre egiteko moduak gizarte kohesionatuagoetara eramango gaitu.

Nazioartean erreferenteak diren hiru GKEk haur eta nerabeentzako "aldaketa estruktural eta iraunkorrei" dagokienez dituzten ekintzez eta eraginaz hitz egin dute. Gai hori Carmela Del Moral Save the Childreneko Haurtzaro Politiken arduradunak jorratu du. "Errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak" defendatzearekin lotutako zatia Zehar Errefuxiatuekin elkarteko zuzendari Arantza Chaconen eskutik jorratu da. Bestalde, Xavier Curto Surfider España-ren koordinatzaileak hitz egin du "helburu bera duten erakundeen elkarteak sustatzen jarraitzea, erabakiak hartzerakoan herritarren ordezkari izaten jarraitzeko."

Hirugarren mahaian, "Gai Publikoak eta Adimen Artifiziala" izenekoan, azaldu da adimen artifiziala (AA) aldaketaren teknologia gisa nola sartu den. Public Affairs & Comms Advisor erakundeko Agustín Baezarentzat, "historiako esperimentu sozial global handiena" da ekonomiaren, politikaren eta gizartearen esparruetan, Gai Publikoen ikuspegitik. Justo Hidalgo aDigitaleko zuzendari eta hizlariaren ustez, "horrela, lehenik eta behin, gizarte osoari eragiten dion erregulatu beharreko elementu kritiko gisa da; eta, bigarrenik, eguneroko mekanismo eta prozesuetan erabiltzeko aukera gisa". Gainera, Marta Peirano Teknologian espezializatutako kazetari eta bigarren hizlariak "gure erakunde demokratikoetako arautzaile, administratzaile eta liderren" lana komentatu du, botere handi hau azpiegitura sozial indartsu batek baretzen duela bermatzeko." Azkenik, Paloma Llanezak, teknologian espezializatutako abokatuak, teknologiari lotutako arriskuak aldez aurretik eta sakon aztertzearen garrantzia azpimarratu du, arrisku horiek behar bezala bideratu eta erregulatzeko.

Azken mahaia, "Komunikabideen ikuspegia: nola eraikitzen den agenda publikoa testuinguru bizkorretan", komunikabideek agenda (elkarrizketa) zehazteko duten zereginaz aritu da, eta komunikabideak zergatik diren funtsezko eragile gizarte garaikideek bizi dituzten eraldaketa sakonak ezagutzeko eta interpretatzeko orduan. Bitartekaritza lana aztertu da, funtsezkoa baita gero eta zatikatuagoa eta bizkorragoa den testuinguru honetan, eta hori baieztatu du Jordi Rodríguez Virgili Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Politikoko irakasleak eta mahaiko hizlariak: "Hedabideek galdu egin dute pseudomonopolioa agenda publikoaren konfigurazioan, baina ezinbestekoak dira oraindik". Arantza Ruiz EiTBko albistegietako zuzendariak eta Lourdes Perez COLPISAko zuzendariordeak osatu dute panel hau.

Eva Silván, CEO de Silván & Miracle, ekitaldiaren antolatzailekide eta azken mahai honen moderatzaileak ondorioztatu du: "XXI. mendeak errealitate berria ekarri digu, oraindik ere egokitzen saiatzen ari garen hainbat zatiz osatua. Aldaketen sakontasuna, testuinguru politikoa edo iritzi publikoaren bilakaera ulertzea gero eta erabakigarriagoa da erakundeek eta enpresek beren eragina helburuetan proiektatu dezaten."

Programa osoa hemen.