2025eko irailak 30
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateko komunitatea pozarren batu da Jesusen Lagundian 75 urte bete dituen Aita Jose M Leraren (SJ) jubileoa ospatzeko. Bide luze horren zati handi bat Unibertsitatean egin du, bereziki Teologia Fakultatean, non ikasle belaunaldien irakasle eta hezitzaile izan den.
Bere erretiro akademikoaren ondoren, Aita Lerak Trujilloko elizbarrutian (Peru) luzatu zuen bere irakaskuntza zerbitzua, eta bertan abegikor eta sinpleki lagundu zuen eliz bizitzan hainbat urtez. Gaur egun, Deustuko Unibertsitatera itzulita, ikasten eta liburuak argitaratzen dihardu bete-betean eta, horrela, betiko zaletasun berarekin jarraitzen du bere lan intelektuala.
Urteurren hau bere bizitzagatik eta etengabeko zerbitzuagatik eskerrak emateko eta fedearen, justiziaren eta pertsonen heziketa integralaren zerbitzura dagoen unibertsitatea eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berritzeko aukera bat da.
Ospakizuna Unibertsitateko jesuiten komunitatean egin zen eta Lera irakaslearekin batera zenbait senide eta gaur egun lagunak diren ikasleak izan ziren.