2022ko irailak 08
Bilboko Campusa
Irailaren 8an egin zen DeustoBideko ikasturte berriaren aurkezpenean, 250 lagun inguruk hartu zuten parte. Ekitaldian, Joseba Doistuak (DeustoBideko zuzendaria), Fernando Bayónek (Aisialdiko Ikasketen Institutuko zuzendaria) eta Jaime Cuencak (Enjoy the Arts programaren koordinatzailea) aurkeztu zituzten, bestak beste, “Mediterraneoa: kulturen itsasoa” monografikoa eta Kultura eta Elkartasuneko unibertsitate titulua.
“Aurreko edizioan, ia mila ikasle matrikulatu ziren, baina pandemiak markatu duen ibilbidea arrastaka ari garela kontuan hartuta, ikusten dugu aurten kurtso honen dinamika oso ongi aldatzen ari dela. 500 informazio eskaera inguru jaso ditugu, eta 250 lagun ingururekin gaurko ekitaldiak adierazten du azken urteetakoa baino interesa askoz handiagoa dela. Ikasleek prestakuntza presentziala nahi dute eta beste pertsona batzuekin partekatu ahal izatea unibertsitateko esperientzia kezka eta ikasteko gogoa. Gainera, gure ikastaroak aski erakargarriak eta askotarikoak dira jakintza arlo ezberdinetan gero eta geldiezinago eta aktiboagoa den herritarren zerbitzurako”, azaldu du Joseba Doistuak.
Ia 30 urteko historia hauetan, ia mila ikasle igaro dira helduen prestakuntza gunetik ikasturte bakoitzean. Bestalde, hiritartasun eskolak Bilboko erakunde aurreratuenekin ere baditu hitzarmenak, besteak beste Guggenheim, Arte Ederren Museoa, BOS, ABAO edo Azkuna Zentroa eta “la Caixa” Fundazioa proiektuaren kolaboratzaile nagusiaren laguntza. Horri guztiari esker, DeustoBide-k harreman zuzena izan dezake Bizkaiko kultur eta hiritar jarduerarekin.
DeustoBide, hezkuntza gune irekia
Helduentzako prestakuntza espazioak, datorren urtean 30. urteurrena ospatzen dituenak, informazioa, zientzia eta kultura ezagutza bihurtu nahi ditu eta hori berrikuntza eraldatzailearen partaidetza eta konpromiso. Eta 2022-23 ikasturte honetan, honako prestakuntza eskaintza hau du:
●Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua
Irailetik maiatzera irauten du eta 14:45etik 20:00etara ematen da, tituluak XXIV. edizioa izango du eta unibertsitateko esperientzia bizi edo berpiztu nahi duten eta hiru urtez ezagutzak bereganatzeko eta kultura zabaltzeko konpromisoa hartzen duten pertsonentzat pentsatuta dago. . Informazio gehiago deustobide.deusto.es/culturaysolidaridad helbidean.
●Gozatu arteaz
Programa honek, guztira, irailetik ekainera bitartean ematen diren bost ikastaro ditu, besteak beste: zinema, opera, arte plastikoak, musika sinfonikoa edo literatura, eta Bilboko kultur eskaintzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko ezagutzak zabaldu nahi dituztenei zuzenduta dago.Irakasle adituen solasaldiak eta eskolak izaten dira, eta artearen beste aldea ezagutzeko aukera ematen du, bisitak eginda Euskaldunako backstagera, Arte Ederretako biltegietara, artista baten tailerrera edo BOSeko musikariekin solasean. Bestalde, DeustoBiderekin duela 10 urte baino gehiagotik lan egiten duten erakundeetan sartzeko baldintza bereziak eta deskontuak eskaintzen ditu. Informazio gehiago deustobide.deusto.es/disfrutarlasartes helbidean.
●Mediterraneoa: Kulturen itsasoa
Kulturan, literaturan, musikan, historian, arteetan eta politikan espezializatutako irakasle batek emana, ikastaro monografikoa urritik maiatzera ematen da eta diziplinarteko bidaia proposatzen die ikasle guztiei. Bi seihilekotan zehar, irakaskuntza-planak Mediterraneoa hartuko du, itsaso honek mendeetan zehar mantendutako artearen eta gizartearen, historiaren eta politikaren, filosofiaren eta literaturaren arteko harremanetatik inspiratuta. Informazio gehiago deustobide.deusto.es/monográfico helbidean.
●Kultur Aisia Unibertsitatean
Deustobideko ikastaroen proposamena hain da zabala, non antzerkia, gazteluetako mitoak, Erdi Aroko artea, euskal sorginak edo zuzenbide zibila aurkituko dituzun, besteak beste. Nahi adina ikastaro egin ditzakezu, lau hilabeteko matrikularekin eta astean 90 minutuko iraupena aukeratutako ikastaro bakoitzeko. Informazio gehiago deustobide.deusto.es/ocudeusto helbidean.
●Euskal Hizkuntza eta Kulturaren hastapenak
Trebetasunak eta ahozko adierazpena landuko dira batez ere, euskaraz hitz egiteko beldurra galdu eta eguneroko elkarrizketetan konfiantza hartzeko. Horrez gain, euskal historia, ohiturak, mitologia eta kultura ezagutuko dituzu. Informazio gehiago: hizkuntzak.deusto.eus
●Oinarrizko ingelesa bidaiatzeko
Trebetasunak eta ahozko adierazpena landuko dira batez ere, ingelesez hitz egiteko beldurra galtzeko, elkarrizketetan konfiantza hartzeko eta nazioarteko bidaietan komunikatzen jakingo duzula bermatzeko. Informazio gehiago: hizkuntzak.deusto.eus
Informazio gehiago eta harremanetarako: deustobide@deusto.es