2025eko uztailak 10
Bilboko Campusa Donostiako Campusa
Nazio Batuen Herri Indigenen Eskubideei buruzko Adituen Mekanismoaren 18. saioaren esparruan, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak ekitaldi paralelo bat antolatu zuen, Herri Indigenentzako Giza Eskubideen arloko Prestakuntza Programaren 25 urteak ospatzeko.
Ekitaldia “Herri indigenen Giza Eskubideen arloko Prestakuntza Programaren 25 urte: hausnarketak eta etorkizuna” uztailaren 16an izan zen, asteazkena, 13:00etan, Genevako Nazioen Jauregiko XXII. gelan.
Oroitzapenezko espazio horrek helburu hauek izan zituen:
- Programaren ibilbidearen berri ematea eta Los derechos de los pueblos indígenas: luchas por la descolonización lana argiratzea
- 25 urteko prestakuntza eta Latinoamerikako artikulazio indigenaren testigantzak eta inpaktuak partekatzea.
- Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren erronkei eta etorkizunari buruz hausnartzea, herri indigenen ikuspegitik.
Informazio praktikoa:
Data: 2025eko uztailak 16, asteazkena
Ordua: 13:00
Lekua: Genevako Nazioen Jauregia - XXII. aretoa
Hizkuntza: gaztelania
Kontaktua: programa.indigena@deusto.es