2016ko ekainak 17
Bilbao
Deustonarometro laburpena Uda 2106:
1)Lehenengo aldiz, gizarte desbedintasunak euskal biztanleriaren bost arazo naguesien artean aipatatzen dira, Korrupzioa, inmigrazioaren eta etxebizitza aurretik. Azken hiru urteotan aipatzen diren arazoen artean gehien igo den arazoa izango litzateke. Biztanleriaren % 8 ak baino ez du uste desberdintsauna gutxitu egin dela. Eusko Jaurlaritzak ez du gainditzen (4,1) desberdintasunak ekiditzeko garatutako politiketan.
2)Euskal biztanleriaren %88ak oraindik Krisis ekonomikotik irten ez garela uste du. Egoera ekonomiko honek hoberantz egingo duen itxaropena jaitsi egin da (%26 tik %17 ra) azken urtean. Zentzu honetan, biztanleriraren gehiengoak aisialdi gastuak murrizten jarraitzen du. % 25 ezin da dentistarengana joan edota oinarrizko beharretan (janaria, arropa) gastuak murrizten ditu.
3)Lanbide.Langabezian dauden %75K ez du uste lanik aurkituko duenik datozen sei hilabeteetan. Lanbide zerbitzua txarto baloratzen dute eta gehienek lana aurkitzeko ez duela balio, uste dute.
4)Gizarte politika eta zerbitzuen kalitate balorazioa berdin mantentzen da. Hau da, Osakidetza, Hezkuntza eta garraio publikoa hoberen baloratutako zerbitzuak dira. Bestetik, Etxebizitza, pentsioak, I+G eta Gizarte Zerbitzuek ez dute gainditzen. Hezkuntza publikoaren balorazioa puntu bat jaitsi da azken hiru urteotan. (6,5 etik, 5,5 era)
5)Errefuxiatuen kirisiaren oinarria haien jatorrizko herrietatik eta europar politiketatiik datorrela uste du ia % biztanleriaren erdiak (% 48ak hain zuzen). Pertsona errefuxiatuen egoera, gatazka armatu batetik alde egiten dutenekin identikikatzen da (% 80an), arrazoi etniko edo arrazazkoegatik (%47an ) ideologiagatik (%42); askoz be gutxiago dira arrazoi ekonomikoegatik alde egin behar dutela ( % 26) uste dutenek.
6)Politika eta erakundeen pertzepzioa oso ezberbida da erkidego maila eta estatu maila konparatuz. Espainiar estatuko demokraziaren kalitatek 3,7 puntu lortzen ditu eta Euskal erkidegokoak, aldiz, 5,7. Espainiar politikarienganako konfidantza 1,8koa da eta euskal politikarienganakoa 4,1 ekoa. Euskal biztanleriaren % 91 ak Espainiar Gobernuan korrupzioa dagoela uste du, Eusko Jaurlaritzan berriz, % 41eak.
7)Azken hiru urteotan biztanleriraren geheingoak (%57) Bake eta Elkarbizitzan hoberantz egin dugula, uste du. %7 ak solik uste du autogobernua hobetu dela. %79 ak bake eta normalizazioa egoeran bizi garela uste du.
8)Eusko Jaurlaritzak ez du gainditzen herritarei kontuak ematerakoan (3,7) kudeaketa ekonomikoaren efizientzian (4,1), euskal hiritarren interesak zeintzuk diren jakitean ezta, desberdintasunak murrizteko efikazian. %41 ek gobernu aldaketa nahiko luke.
9) % 49 ari Euskadiko independentziaren aldeko erreferendum bat egotea gustatuko litzaioke. Bihar egino balitz, % 23 ak baietz bozkatuko luke, % 37 ak ezetz, eta %27ak ez daki edota ez du erantzuten.
