2013ko azaroak 01
Donostiako Campusa
Jardunaldi hauen bidez, gure Fakultateak ematen dituen ikasketak ezagutaraziko dira. Eskaintza hau dago: Zuzenbideko Gradua, Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza, Nazioarteko Harremanak. Halaber, programa berriak daude: Zuzenbidea + IKTen Zuzenbideko Espezialitatea. Titulu horren bidez, profil juridikoa eta teknologikoa (mistoa) duten profesionalak izateko eskariei (gero eta handiagoa da eskaria) erantzun nahi zaie.
Datorren ikasturterako apustu berria Zuzenbideko eta Komunikazioko Gradu Bikoitza da. Programa berri hau Donostian egingo da, eta ikasleei aukera emango die beren prestakuntza zuzenbideko eta komunikazioko profesional gisa osatzeko.
Hauexek dira egunak:
Noiz: ostegunean, azaroaren 28an, Zuzenbideko Graduko eta bere titulu propioetako informazio saioa:
-Ekonomia Espezialitatea
-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbidea, titulu propio berria
Non: Paraninfoan
Zer ordutan? 19:00etatik aurrera.
Noiz: astelehenean, abenduaren 16an, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitzari buruzko informazio saioa, Bilboko campusean
Non: LLa Comercialeko Entzungelan
Zer ordutan? 19:00etatik aurrera.
Noiz: asteartean, abenduaren 17an, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitzari buruzko informazio saioa, Donostiako campusean
Non: Donostiako campuseko Gradu aretoan
Zer ordutan? 19:00etatik aurrera.
Noiz: asteazkenean, abenduaren 18an, Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren informazio saioa, Bilboko campusean
Non: Deustuko Unibertsitateko Entzungelan
Zer ordutan? 19:00etatik aurrera.
Noiz: asteazkenean, abenduaren 18an, Zuzenbideko + Komunikazioko Gradu Bikoitzaren informazio saioa, Donostiako campusean
Non: Loiola Centrumen, Donostiako campusean
Zer ordutan? 19:00etatik aurrera.