Deustuko 11 ikertzaile CSICeko emakume ikertzaile garrantzitsuenen sailkapenean

11 investigadoras de Deusto en el ranking

2022ko ekainak 15

Bilboko Campusa

CSIC-Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak Espainian lan egiten duten ikertzaile espainiarren eta atzerritarren rankingaren lehen edizioa argitaratu du. Deustuko 11 ikertzaile nabarmentzen dira sailkapen horretan. Google Scholarreko profil publiko pertsonalen datuetatik abiatuta egin da zerrenda.

Hauek dira hautatutako ikertzaileak: Esther Calvete, Ana Isabel Estévez, Izaskun Orue, Helena Matute, Naroa Ibarretxe, Lourdes Villladón, Mari José Aranguren, Miren Aurkene Alzua, Carlota Las Hayas, Amaia Méndez Zorrilla eta Miren Gutiérrez.

Ranking honen helburua da ikertzaileen ikusgarritasuna eta lana areagotzea, erraz sortzen eta kontsultatzen den sarbide tresna publiko bat erabiliz. Tresna horren estaldura handiagoa izateaz gain, normalean erabiltzen diren beste batzuk baino joera gutxiago du. Ildo horretan, CSICek bultzatu nahi du Google Scholar erabiltzera, ORCID eta ROR identifikatzaileak sartzera eta argitalpenen zerrenda eguneratuta mantentzera.