ATE IREKIAKZatoz eta ezagutu gaitzazu

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

Zatoz eta ezagutu gaitzazu

Ate irekiak unibertsitatean

Deustuko Unibertsitatean ikasteko asmoa baduzu eta datorren ikasturtean zure ikasgela, campus edo laborategiak izan daitekeenak ezagutu nahi badituzu, ez galdu antolatu ditugun ekitaldiak.

INFORMAZIO-SAIOAK: gradu eta gradu bikoitzei buruzko informazio-saioen egutegia antolatu dugu, Deustun eskaintzen dizuguena hobeto ezagutu dezazuen.

Oraingoan, saioak aurrez aurre zein online egingo dira.

ATE IREKIETAKO LARUNBATAK: jardunaldi hauek urtarrilaren 15ean eta otsailaren 19an izango dira, Bilboko eta Donostiako campusetan eta Gasteizko egoitzan. Jarduerei, saioei eta bisita gidatuei berrekingo zaie, eta titulazio bakoitzeko irakasleekin hitz egin eta zalantza guztiak argitu ahal izango dituzue.

TITULAZIOAK EZAGUTU

INFORMAZIO-SAIOAK

null

TITULAZIOAK EZAGUTU

INFORMAZIO-SAIOAK

Deustuko Unibertsitateko gradu eta gradu bikoitzak ikasteko interesa baduzu, ez galdu antolatu ditugun informazio-saioak.

Urriaren 26tik abenduaren 16raaurrez aurre edo online etorri ahal izango zara saioetara, eta behar duzun informazio guztia jaso ahal izango duzu, zer izan nahi duzun aukeratzeko.

EMAN IZENA

Urtarrilak 15 eta otsailak 19

Larunbatak: ate irekiak

Etorkizuneko ikasleei eta haien familiei zuzendutako jardunaldiak dira. Irakasleen eskutik dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute, eta horrez gain, etorkizunean erabiliko dituzten laborategiak, instalazioak eta ikasgelak bisitatu ahalko dituzte.

Jardunaldiak urtarrilaren 15ean eta otsailaren 19an izango dira, 10:00etatik 14:00etara, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Datozen egunetan programa eta izena emateko formularioa argitaratuko dira.